|
|
| |
|
<< Topaketara itzuli |
Miramongo Zientzia-Museoaren bisita: gelako lanaren osagarri |
|
Irakaslea: * Mikel ETXANIZ. Pasaia-Lezo lizeoko irakaslea. * Emiliano MUJIKA. Pasaia-Lezo lizeoko irakaslea. |
|
|
| Edukiak |
| Norentzat
DBHko eta Batxilergoko zientzia irakasleentzat.
Helburua
Zientziaren Kutxaespazioak irakasleak zientziaren irakaskuntzan zertan lagun ditzakeen erakustea, gelan ikusitako lege eta teoriak egiaztatu, aplikatu eta sakontzearren. Hori lortzeko, irakasleek ikasleekin egingo duten bisitaldia gidatzeko materialak aurkeztea.
EGITARAUA
Uztailak 4, asteartea
Bisitaldia antolatzeko gida didaktikoak aurkeztuko dira: zientzien irakaskuntzaren ikuspegi eraikitzailetik abiatuz egindakoak dira, curriculumarekin lotuta daude eta bisitaldiaren izaera akademiko eta ludikoaren arteko oreka bilatzen dute.
Ondoren taldeka antolatuko gara, bisitaldia egin behar duten ikasleak izango bagina bezala, eta bisita prestatuko dugu areto bakoitzeko modulu bat hartuz.
Uztailak 5, asteazkena
Talde bakoitzak aukeratutako moduluak landuko ditu Museoan, bezperan egindako hipotesiak egiaztatuz eta zenbait neurketa eta behaketa kualitatibo eginez.
Ondoren, moduluetan planteatutako problemak azaltzeko, printzipio fisikoak egiaztatzeko edo legeak ondorioztatzeko lana egingo da.
Uztailak 6, osteguna
Talde bakoitzak landutako moduluak beste taldeei erakutsiko dizkie; landu gabe geratu diren beste zenbait modulu emaileek azalduko dituzte, bisitaren ikuspegi orokorra izateko.
|
|
|
|
|
| IGO |
|
|