[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli

Bigarren hizkuntzaren jabekuntza, ikaskuntza eta irakaskuntza
Irakaslea: *Uri RUIZ BIKANDI. EHUko irakaslea

AZKEN OHARRAK:
Kokalekua: Pedagogia Fakultatean.

Edukiak

Uztailak 3, 4 eta 5 >

9:00-14:00

Gure hezkuntza sistema elebiduna izanik, ikasleek maila akademiko ona lortu behar dute bai euskaraz, eta baita gaztelaniaz ere. Bigarren hizkuntza (edozein delarik, baina bereziki minorizatua den hizkuntzan) ikasteak oztopo bereziak planteatzen dizkio ikasleari, irakasleak gainditzen lagundu beharrekoak.

Didaktikak bere aldetik, hizkuntza horiek irakasteko modurik onenak bilatu behar ditu, betiere ikerkuntzak eginiko aurkikuntzetan oinarrituta edo gutxienez, haiekin elkarrizketa estuan, ez susmo edo iritzi hutsetan bermatuta.
Ikastaro honen bidez, bada, bigarren hizkuntzaren jabekuntzaz, ikaskuntzaz eta irakaskuntzaz oinarrizko ezagutzak eta hausnarketarako tresnak erraztu eta hurbildu nahi zaizkie horretan lan egiten duten irakasleei.

Helburuak

Lehen Hezkuntzako irakasleentzat pentsatua batik bat.

Helburuak

- Bigarren hizkuntzaz (2H) jabetzeko oinarrizko mekanismoak ezagutzea.
- Ahoz eta idatziz 2H lantzeko oinarrizko estrategia eta jarduerez jabetzea.

Edukiak

- Hizkuntz(ar)en jabekuntza prozesuak: 1H eta 2H arteko aldeak eta eraginak
- 2Hren jabekuntza teorien alde nagusiak.
- 2Hren ikaskuntzan eraginik handien duten faktoreak.
- Inputa eta elkarrizketaren egokitzapenak. Ikasleen hizketaren (output) funtzioak.
- Tartehizkuntzak. Akatsak. Akatsak tratatzeko bideak.
- Jariotasuna, egokitasuna, koherentzia, zuzentasuna.
- Ulertzea eta hitz egitea
- Irakurketa 2Hn. Idazketa 2Hn.

Metodologia

- Ikastaro teoriko-praktikoa izango da: irakaslearen azalpenak, talde lana. Testuen irakurketa eta eztabaida. Ikasleen materialen azterketa eta bideo ikusketak.

IGO
 
© 2005