[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli

Imanol Urbietaren ekarpen pedagogikoa
Irakaslea: *Kontxi AIZARNA. Irakaslea. Josean URBIETA. Musika irakaslea. Iñaki LASA. Musika irakaslea.Josu TXAPARTEGI musikaria.
Edukiak

Euskal pedagogo honen ekarpena birpentsatzeko asmoarekin planteatu da ikastaroa.

Hain izan da bizia eta euskal haurren beharrei lotua bere ekarpena eta hain balio desberdin eta alditan kontrajarriak jartzen zaizkigu hezkuntza lanetan (espezialistak “bere” lanean, helburu ekonomizistak, testuari lotutako irakaskuntza…), ezen pentsatu dugu ordua iritsi dela Urbietaren ekarpenari berriro begirada bat emateko eta eguneratzeko berak erein zituen haziak.
Egia da jendartea ziztu bizian aldatuz doala baina egia da baita ere, haurrak betidaniko beharrak sentitzen dituela, poza, nekea, haserrea, lotsa, maitasuna, gorrotoa… behar horietan modu egokian mugitzeko proposamen pedagogikoa da berriztatu nahi dugun Urbietaren ekarria. Eta ekarpen hori ez da bakarrik musikala izan, haurra bera ulertzeko era pedagogiko bertakoa, euskalduna izan da berak utzi diguna.
Duela berrogei urte jaio zen ildo pedagogiko-musikal horrek gaurko eskola eta ikastoletan balio moderno bezain esanguratsuak bermatzen dituela konbentzituta gaudelako eskaintzen dugu aukera hori.
Irakasleen ahotsa kantuan eta zuzenean haurrentzat opari ona delako, musikak espazio guztiak okupatu dituen mundu honetan ingurukoaren ahots doinua delako sentimenduen adierazpen garbia, musika guztion zerbitzura dagoen artea eta ez elite edo “ondo” egiten dutenen altxorra delako (espektakuluaren zerbitzura gehiegitan), tutoreok eta espezialistok konpartitu behar dugun aberastasuna, haurraren lotsak gainditzeko, ausardiak lantzeko tresna ezin hobea delako, “musika entzuteko” modak eta ez abestekoak aurrea hartzen ari direlako, euskal sinbologia mundua aberasteko bide errazenetakoa delako… eskaini nahi dugu aurten Euskal Herrian bertan jaio den proposamen pedagogiko musikala.

Norentzat

Edozein irakaslerentzat.

Metodologia

Teoriko-praktikoa erabiliko bada ere, nagusiki, praktikoa izango da.

Musika XIXUPIKAren baitan.

- Isiltasunetik soinuen mundura.
- Soinuak bereizten.
- Musika eta kantua Haur Hezkuntzaren egunerokotasunean.
- Gorputz adierazpena kantuaren laguntzaz.
- Hizkuntza kantuz eta keinuz: keinua, hotsa eta hitza.
- Erritmoa eta jolasmotrizitatea.
- Dantzaren lehen urratsak.
- Musika-tresnen bidezko hezkuntza: Ni neu neronika, Fonogriña eta
Perkusjolasean.
* Kontxi AIZARNA. Irakaslea.

XIRULA-MIRULA.

- Solfeoaren lehen urratsak jolasa eta dinamikaren eskutik.
- Musika-tresnen bidezko hezkuntza: Ni neu neronika, perkusio tresnak,
txirula, txistua eta gitarra.
* Josean URBIETA. Musika irakaslea.

KANTAGINTZA Lehen Hezkuntzan Imanolekin.

- Kantua, herria eta euskara. Euskal Curriculuma egiten aspalditik.
- Kantua eta jolasa, ongi-izatea, gozamena.
- Kantua eta bere teknika (arnasketa, ahoskera, erritmo lanketa... Beti ere eskola mailan)
- Kantuak hemen atzerrira begira. Atzerriko hizkuntza eta erritmika ukituak.
- Kantagintza prozesua unisonotik koralera. Kanona.
* Iñaki LASA. Musika irakaslea.

Koordinatzailea: * Josu TXAPARTEGI musikaria

Oharrak

Oharra: ikastaro praktikoa izango denez, arropa eta oinetako erosoekin etortzea komeni da.

IGO
 
© 2005