| Heztea funtsezko eginkizuna da pertsonen eta jendarteen garapenerako, eta ez da aski eman beharreko materia eta hori transmititzeko pedagogia menderatzea. Bestalde, hezitzaileek tresnak behar dituzte ikasleekiko harremanari aurre egiteko. Horretarako, ezinbestekoa da beren gaitasun pertsonalak sakonki garatzea, horien bidez beren bokazioa era kontzienteagoan bizitzea, bai pertsona bezala errealizatzeko, bai hezitzaile lana hobeto egiteko.
Norentzat
Edozein heziketa mailatako irakasle eta hezitzailerentzat, baita orientazio psikopedagogikoan edo hezkuntzako jarduera ez arautuan diharduten profesionalentzat. Bere arlo profesionalaren bizipena aztertu, lanbidean errealizatzeko aukera ematen dionari begira jarri eta aurrera egin nahi duen edozein hezitzailerentzat.
Ikastaroaren helburuak
- Nork bere hezitzaile-profila ezagutzea eta hezitzaile-izaera osatzen duten gaitasunak
hobeto ezagutzea.
- Norbere burua ulertu eta hezitzaile lana eta haren zailtasunak hobeto bizitzea.
Edukia
Sarrera orokorra eta aurkezpena
- Norbere hezitzaile-irudia
- Norbere hezitzaile-profila
- Hezitzaile-lana nola hobeto bizi
- Ebaluazioa
Metodologia
PRH Formazio Eskolarena. Teoriko-praktikoa izango da.
- Esperientzia pertsonala aztertzeko idatzizko ariketa txikiak, auto-aurkikuntza
bultzatzeko.
- Norbere behaketa libreki taldean hitz egiteko aukera eta irakaslearen ekarpena eta
argibideak.
|