[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli

Waldorf pedagogia
Irakaslea: * Igor CAMINO ORTIZ DE BARRON. EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakaslea.
Edukiak

Waldorf Pedagogia I. mundu gerraren ostean hasi zen garatzen; eskainitako planteamendua, aipatu garaian, hezkuntzaren inguruan gero eta gehiago bultzatzen zen aldaketa beharrarekin lotuta agertzen zaigu, hezkuntza ikuspegi berri bat lortzearekin lotuta hain zuzen ere. Ikuspegi horren inguruan, Waldorf pedagogiak hezkuntza askatasun indibidualarekiko garapen moduan kontsideratu nahi du; bilatu beharreko helburu nagusia beraien bizitzari zentzua emateko gai izango diren pertsonak prestatzea izango da: autonomia, ardura eta sormena erakusten dutenak. Oinarri nagusia, beren garapen-prozesuaren etapa desberdinetan zehar, umeek erakusten dituzten beharrei erantzutea izango da, eta ez sistema sozialak ume horiengandik espero duenaren arabera jokatzea. Umearen kasuan, garrantzitsuena ez da asko ikastea, baizik eta umea bera, bere bizitza eraikitze prozesurako ikasitako horrek duen esanahiaz jabetzea. Umearen garapen orekatua bultzatzen du, umea bere osotasunean hezitzea aldarrikatuz: “adimena, bihotza eta eskuak”.

Orain arte esandako guztiaren inguruan eraikitzen da gai honek erakusten duen garrantzia; etengabe aldatzen ari den jendarte batean murgilduta gaude: informazioa, datuak, estatistikak... Jendarte horretan gizakiok eraginkortasunez jokatu ahal izateko, malgutasuna, norbanakoarekiko segurtasuna eta ekimena bezalako ezaugarriak izango dira aurrera egiten lagunduko digutenak, eta horiek guztiak txikitatik garatu ahal izateko Waldorf pedagogiak badu zeresan handia.

Norentzat

Irakasleentzat eta gurasoentzat

Metodologia: teoriko-praktikoa

- Hiru egunetan ondoko denbora banaketa izango dugu:
- Hasierako ordu eta erdian azalpen teorikoak eskainiko dira.
- Beste ordu eta erdian artikuluen irakurketa eta ondoren eztabaida.
- Bi ordu dokumentalak ikusteko eta komentatzeko.

- Izena ematen duten guztien parte-hartze zuzena bilatuko da, guztion artean eta hainbat material laguntzaz (artikuluak, dokumentalak...) proposatutako gaiari buruz ahalik eta ikuspegi osatuena eraiki ahal izateko.

IGO
 
© 2005