[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli
ITXITA
Hezkidetza Gida
Irakaslea: *Marije APODAKA OSTAIKOTXEA, Aitziber MARTINEZ DE LAGOS MENIKE, Bea UGARTE MAIZTEGI, Maider GONZALEZ PEREZ
Edukiak

Azkeneko honetan hezitzaileok buru-belarri gabiltza curriculumari bueltak ematen, gure ikasleek garapen pertsonala lortzeko, hiritar aktibo bihurtzeko eta jendartean integratzeko zein konpetentzia garatu beharko dituzten zehatzen. Ibilbide horretan parekidetasuna bermatuko duen HEZKIDETZAREN lanketa integrala funtsezkoa iruditzen zaigu.

Parekidetasunaren bidean urratsak emateko tresna bat gehiago eskaini nahi diogu hezkuntzan dabilen orori. Euskal Hezkuntza Hezkidetzagilearen bidean aurrera pauso praktikoak ematearen erronkan lagundu nahi izan diogu hezitzaileei. Hezkidetza praktikan lantzen hasteko garaia da, bakoitza dagoen lekutik, bai kolektiboan eta baita maila indibidualean ere.
Nesken zein mutilen oinarrizko konpetentzien garapena bermatuko duen ikaskuntza-irakaskuntza prozesua lantzerakoan, hamaika galdera eta zalantza sortzen zaizkigu eta horien inguruan hainbat proposamen egin dira hezkidetza gida honetan: zeintzuk dira konpetentziek sexua eta generoa dela eta diskriminazioak ekiditeko kontuan izan behar dituzten irizpideak, zeintzuk dira helburu eta eduki sexistak, nolakoak dira metodologia hezkidetzaileak, nola antolatu ikastetxea eta gela, zein estrategia eta araudi landu berdintasunean oinarritutako harremanak bultzatzeko, noiz da sexista gure komunikazioa, gure hizkuntza, nola kudeatu espazioa eta denbora, zein material erabili, zer eta nola ebaluatu, nola identifikatu ezkutuko curriculuma…

Gidak, unitate didaktiko bat edo programazio bat egitean hezkidetzaren ikuspuntutik kontuan izan beharreko elementuak azaltzen ditu, atal desberdinetan era praktiko eta erabilgarrian. Atal teorikoa eta praktikoa ondo uztartuak ditu.

Ikastaroan aukera izango dugu ezkutuko curriculumaren inguruan lan egiteko, gidaren atal desberdinak arakatzeko eta ikastetxe desberdinetan dauden praktika onak ezagutzeko.

IGO
 
© 2005