[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli

0-6 haur eskolak, hazitegi proiektua
Irakaslea: * Hazitegi Proiektuko kideak: Alexander BARANDIARAN, Rafael CRISTOBAL, Iņaki LARREA eta Elena LOPEZ DE ARANA (Mondragon Unibertsitatea-HUHEZI). Arantxa LEJARRAGA (Arizmendi Ikastola) eta Gotzone DUŅABEITIA (Kurutziaga Ikastola).
Edukiak

Haur Hezkuntza, haur eskola, haurreskola, haurtzaindegi, ikastola, zaintzaile, hezitzaile, irakasle... Erabilitako hiztegia bezain anitza eta konplexua da 0-6ko Haur Hezkuntza. Horregatik, Hazitegi Proiektutik, gune bat eskaini nahi da 0-6ko gelen egunerokotasunaz hausnartzeko. Gogoetak geletan hobekuntzak egiteko abiapuntu bihurtzea du helburu. Asmo horrekin oso bestelako gaiak jorratuko dira: haurraren zein helduaren rola, atxikimendu-irudiaren bikoizketa eta familia eta komunitatearekiko harremanak, jardueretarako irizpide nagusiak, espazioaren eta denboraren antolaketak...

Norentzat

Haur Hezkuntza osoko (0-6) profesionalentzat.

Helburu nagusiak

- Haur Hezkuntzaz eta norberaren egunerokotasunaz hausnartzea.
- Egunerokotasuna are aberatsagoa egiteko zenbait irizpide ezagutzea.
- Teoria eta praktika uztartzea.

Edukiak

- Haurraren eta helduaren rolak eta funtzioak.
- Eskola-familia-komunitatea harremanak.
- Haurraren esplorazioa, berdinkideen arteko harremanak eta erritmo biologikoak.
- Jarduerak eta proiektuetarako irizpideak.
- Espazioaren eta denboraren antolaketak.

Metodologia

Jorratuko diren gaiek arlo teorikoa eta praktikoa izango dute. Halaber, taldekatze malguak baliatuko dira partaideek beren esperientziak adierazi eta gaiak jorra ditzaten. Era berean, ikus-entzunezko zenbait euskarri ere erabiliko dira.

IGO
 
© 2005