[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli
ITXITA
Gurasoekiko seme-alaben bortizkeria: haren eragina gelan
Irakaslea: * Nilda GORVEIN. Abokatua eta psikoterapeuta. * Pilar LEGARRA. Psikologo klinikoa.
Edukiak

Gurasoekiko seme-alaben bortizkeria berria ez den arren, beste hainbat bortizkeria mota baino gordeagoa egon da. Hala ere, azken urteetan epaitegietan aurkeztutako salaketa kopuruak gora egin du. Gehiagotze horren ezaugarri nagusiena da askotan itxuraz inguru sozial normalizatuetan gertatzen direla, mugak ipintzeko ezina eta autoritatea maneiatzeko zailtasunak dituzten familietan.

Datuetan hauek dira, ustez, seme-alabek erasotu dituztela-eta salaketa aurkeztu duten guraso kopuruen eboluzioa: Espainian 2005. urtean 5.500, Katalunian azken lau urtetan zortzi aldiz biderkatu da, laukoiztu EAEn eta hirukoiztu azken bitan Valentzian, lurralde bakoitzeko Fiskaltzaren datuen arabera, betiere.

Helburuak

- Gurasoekiko seme-alaben bortizkeria egoerak ezagutzeko, antzemateko, aurrea hartzeko eta esku hartzeko balioko duten ezagutzak, adierazleak, alternatibak eta hausnarketak eskaini.
- Gurasoekiko seme-alaben bortizkeriaren biktimekin, erasotzaileekin eta lekukoekin esku hartzeko tresnak sortu, eta hausnarketarako, eztabaidarako, ezagutzen ekarpenerako espazioak eratu.

Uztailak 1, asteartea.

- Gatazka, agresibitatea, erasoa eta bortizkeria gisako hitzak bereizi.
- Bortizkeria motak.
- Faktore gehigarriak.
- Bortizkeria gertatzen den ingurua.
- Familia bortizkeria edo etxeko bortizkeria.
- Zenbait kasuren azterketa.

Uztailak 2, asteazkena.

- Familia bortizkeriaren inguruko hainbat mito: Gai pribatua al da?
- Bazterketak.
- Familia, bortizkeria gerta daitekeen mikrosistema gisa.
- Bortizkeria laguntzen duten familia faktoreak.
- Bortizkeria ulertzeko moduak: lineala edo zirkularra.
- Bortizkeria tradizionala.
- Gurasoekiko seme-alaben bortizkeria motak. Eredu berri bat.
- Kasuen azterketa.

Uztailak 3, osteguna.

- Datuak.
- Gurasoen profila.
- Kontuari heltzeko erak: dimentsio anitzeko eredua (mikrosistema, exosistema, banakako
mikrosistema).
- Esku-hartze erak.
- Laburpena eta iruzkinak.

Metodologia: parte-hartzailea, gaiari heltzeko modu diziplinartekoa.

Oharrak

* Ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz izango da.

IGO
 
© 2005