| Irakasleok ahotsarekin erlazionatuta dauden arazo asko izaten ditugu eta ikastaro honetako helburu nagusia ahots arazoei aurre egiteko zenbait teknika, neurri eta ezagutza barneratzea izango litzateke.
Eguneroko lanean ahotsa erabili behar dugunok ahotsaren ezaugarriak eta haren erabilpen egokia ezagutzeak duen garrantziaz jabetuko gara.
Norentzatz
Ikastaroa gai honetan interesa duen guztientzat izango da, baina batez ere, irakaskuntzan lan egiten dutenentzat.
Helburuak
- Ahots hitzeginaren erabileraren oinarri bat izatea.
- Norberak bere ahotsa ezagutzea.
- Ahotsa osasuntsu dagoen ala ez jakitea.
- Ahotsa oinarrizko lan tresna denean, prebentzio mekanismoak zein diren ikastea.
Eduki teorikoak
- Ahotsa zer den eta nola lortzen den.
- Ahotsaren ezaugarri nagusiak ezagutzea.
- Ahots egokia eta disfonikoa.
- Disfonia motak.
- Prebentzioa: ahotsa nola zaindu.
Eduki praktikoak
- Arnasketa: diafragmaren erabilera eta euskarria.
- Erlaxazioa: jarrera egokiak eta muskuluen erlaxazioa lantzea.
- Ahoskera egokia.
- Inpostazioa: ahotsa ondo kokatzen jakitea.
- Koordinazioa: ikasi dugun guztia bat-bateko hizketan, ipuinetan, haur abestietan, irakurketan... aplikatzea.
Metodologia
Teoriko-praktikoa izango da. Oinarrizko teoria ikusiko dugu eta lan praktikoa modu aktiboan landuko dugu.
|