| Mitxel Murua naiz. Editorea lanbidez (Elkar argitaletxean), irakurlea ofizioz, afizioz eta bizioz. Ipuinak idazten ditut aldian behin.
Ipuinek garrantzi handia dute nire bizitzan, beraz: ipuinak idatzi, ipuinak irakurri, ipuinak argitaratu...
Ez dakit idazlea naizen, baina historiak kontatzeak behartu egin nau bizitzari eta bere gauzei talaia jakin batetik begiratzera, edo gutxienez, erreflexio jakin batzuk egitera...
Neure buruari debekatua nion ipuin pedagogikoak idaztea. "Literatura gauza bat da, bere funtzioak ditu -nioen neure artean-. Pedagogia beste gauza bat, eta bere funtzioak ditu". Baina hamar urteotan ipuin dexente idaztea egokitu zait, ez dakit zenbat diren ere -Urtxintxa eta Txanela ikasliburuetarako dezente idatzi ditut. Pirritx eta Porrotxen ipuinak ere bai. Eta guztiak ipuin pedagogikoen zakuan sartu behar direla uste dut.
Kontradikzio horrek pentsatzera eraman nau, eta erantzunen bila jarri ere bai. Esperientzia pilatuz joan naiz, kontradikzioak ere bai... Horretaz guztiaz nirekin pentsatzera gonbidatzen zaituztet.
HAUR BATEN GALDERAK LIBURU BATEN AURREAN
- Garrantzitsua al da irakurtzea?
- Zertarako irakurri?
- Zergatik irakurri?
IPUINAREN FUNTZIOAK
- Zertarako balio dute ipuinek?
- Ipuinek balio al dute gauzak esplikatzeko? Ipuinaren eginkizun pedagokikoa, literarioa, ludikoa... Uztartu al litezke denak?
IPUINAREN ALDERDI SORTZAILEA
- Idazlea eta irakurlea.
IPUINAREN ALDERDI PEDAGOGIKOA
- Idazlea, irakurlea eta mezua.
IPUIN BAT NOLA IDATZI
- Gogoeta praktikoak: Idatzi dezagun ipuin bat.
- Moldaketen garrantzia.
- Moldaketak, erreferentziak, besteen eraginen garrantzia sormenean.
- Oihartzunak... Ipuin bat oihartzunez betea dago, bai idaztean eta baita irakurtzean ere.
MARRAZKIAK IPUIN BATEAN
- Zer pintatzen dute marrazkiek ipuin batean?
Horien inguruan gogoeta egitea da nire proposamena. Eta dibertituz egitea.
Ondo izan.
|