[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli
BETETA (itxaronzerrendan 0 daude)
0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak
Irakaslea: * Maite ASENSIO eta Jaime ALTUNA. Gipuzkoako Urtxintxa Eskolako hezitzaileak.
Edukiak

Haurrarentzat jolasa behar naturala da. Jolasaren bidez fantasiak, nahiak eta bizipenak askatzen ditu. Haurra oso txikitatik jolasten da jolasaren fantasiazko munduan murgilduz. Jolasaren bidez, haurrak ezagutza eta gaitasun ugari jasotzen ditu oharkabean. Haurrak garapen osasuntsua izan dezan, behar-beharrezkoa du jolastea.

Gurasoek, irakasleek, aisialdiko hezitzaileek… uneak eta guneak eskaini behar dituzte haurren jolasetarako; batzuetan haurrak beraien kabuz lasai jolasteko, bestetan helduekin batera dibertitzeko. Ziztu bizian eta patxadarik gabe bizi garen garai hauetan gero eta zailago zaigu haurrak jolasteko tokia eta denbora aurkitzea eta ahaztu egiten zaizkigu horrek gure haurrengan dituen ondorio txarrak.
Ikastaro honekin, jolasteko dei berria egin nahi dugu. Horretarako, haur txikientzat mota askotako abesti eta jolasak landuko ditugu guraso eta hezitzaileek haurtxoekin abesteko eta haurrak elkarrekin jolasteko: sehaska kantak, esku jolasak, magalean abestekoak, biribilean jolastekoak, besoetan kantatzekoak…
Jolas aukeraketa egiterakoan, batzuetan antzinako abestiak hautatu ditugu eta, besteetan, jolas eta kanta berriak aukeratu edota sortu ditugu. Izan ere, ikastaro honetan helburu nagusia euskarazko jolasak hedatzea eta jendarteratzea da, hau da, jolasa euskararen normalizaziorako tresna izatea.

Norentzat

Haur Hezkuntzako irakasleentzat eta gurasoentzat.

Helburuak

1. Jolasaren garrantziaz hausnartu eta jabetu:
Jolasek, haur txikien artean heziketa, garapen eta kultur transmisiorako duten garrantziaz ohartu.
2. Jolasek euskara sustatzeko duten garrantziaz jabetu:
Hizkuntzaren transmisioan eta euskararen bizitzan jolasaren tokia eta betebeharra ikusi.
3. Jolasak eta kantak ikasi:
Euskarazko ohiko jolasak eta jolas berriak ikasi.

Metodologia

Jolasak ikasteko era egokiena jolastea da. Beraz, gure ikastaroen metodologia erabat parte-hartzailea eta aktiboa da.

Materiala

Landutako jolasa eta kanta guztiak Urtxintxak oraintxe argitaratu duen Punpalaplan (Euskal Jolasen Bilduma 3) DVD eta CD batetan bilduta daude. Ikastaroan parte hartzen duten guztiek argitalpen honen ale bana jasoko dute.

GAI ZERRENDA

1. Jolasaren ezaugarriak eta garrantzia haurren garapenean.
2. Jolasen papera euskararen transmisioan.
3. Jolasteko tresnak:
- Sehaska kantak.
- Kukuka.
- Laztanak eta kilimak eragiteko jolasak.
- Esku eta txalo jolasak.
- Hatz jolasak.
- Sendatzekoak.
- Besoetan kantatzekoak.
- Magalean eragitekoak.
- Igarkizun jolasak.
- Jatorduetarako jolasak.
- Urtebetetze abestiak.
- Biribilean jolastekoak.
- Sokasalto eta goma jolasak.
- Parkean aritzekoak.
- Ipuin ludikoak.
- Animazio jolasak.

IGO
 
© 2005