| Jakin badakigu ikasle bakoitza mundu bat dela eta irakasle beraren aurrean bakoitzak berea barneratzen duela. Eragile asko daude tartean. Horietako batzuk ikas-estiloak eta ikas-estrategiak ditugu. Denok desberdin ikasten dugula gauza jakina da, baina zergatik? Zertan? Nola? Zer egin dezake irakasleak?… Galdera zail horiei erantzun nahia du helburu ikastaro honek.
Norentzat
Edozein irakaslerentzat.
Helburuak
- Ikas-estiloak eta ikas-estrategiak kontzeptuak argitzea.
- Hezkuntzan duten garrantzia azaltzea.
- Ikas-estiloak eta ikas-estrategiak lantzeko argibideak ematea.
- Ariketa ereduak azaltzea.
Edukiak
1. Ikaskuntzaren misterioak.
2. Ikas-estiloak:
2.1. Ikas-estiloen definizio eta sailkapenak.
2.2. Ikas-estiloen eta ikaskuntzaren arteko lotura.
2.3. Ikas-estiloak lantzeko ariketak.
3. Ikas-estrategiak:
3.1. Ikas-estrategien definizioa eta sailkapenak.
3.2. Ikas-estrategien eta ikaskuntzaren arteko lotura.
3.3. Ikas-estrategiak lantzeko ariketak.
4. Esku-hartze programa baten oinarriak.
Metodologia
Saioak teorikoak eta praktikoak izango dira. Hiru ekitaldi mota burutuko dira bereziki:
- Azalpen teorikoa.
- Ariketa praktikoak.
- Eztabaidak.
|