[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli
ITXITA
Nola egokitu estilo kognitiboak eta irakaskuntza-estiloak?
Irakaslea: * Mikel HARANBURU. EHUko irakaslea
Edukiak

Irakaskuntza hobetu nahi badugu, ikaslearen estilo kognitiboa eta irakaslearen irakaskuntza-estiloa hartu behar ditugu kontuan. Baina, bien arteko egokitzapena ere ezin dugu ahaztu. Ikastaro honetan ikaslearen estilo kognitiboak eta irakaslearen irakaskuntza-estiloak ebaluatzen, aberasten eta elkarrengana egokitzen ikasiko dugu.

Norentzat

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat eta psikopedagogoentzat.

Helburuak

- Ikasleen estilo kognitiboak eta irakasleen irakaskuntza-estiloak ezagutu.
- Ikasleen estilo kognitiboen eta irakaslearen irakaskuntza-estiloaren arteko egokitzapena aztertu.
- Ikasleen ezagutza-estiloetan eta irakaslearen irakaskuntza-estiloetan esku-hartzeko bideak aztertu.

Edukiak

- Estilo kognitibo motak.
- Estilo kognitiboen sailkapena.
- Irakaskuntza-estiloak.
- Estilo kognitiboak eta irakaskuntza-estiloak ebaluatzeko tresnak.
- Estilo kognitiboen eta irakaskuntza-estiloen arteko egokitzapena.
- Irakaskuntza-estiloetan eta estilo kognitiboetan nola esku-hartu.

Metodologia

- Alderdi teorikoan, estilo kognitiboak, irakaskuntza-estiloak eta haien sailkapena aztertuko dira. Estilo kognitiboen eta irakaskuntza-estiloen errepertorioa aberasteko proposamenak aurkeztuko dira.
- Alderdi teoriko-praktikoan, estilo kognitiboak eta irakaskuntza-estiloak nola ebaluatu aztertuko da.
- Alderdi praktikoan, estilo kognitiboen profila eta irakaskuntza-estiloen errepertorioa osatuko dira.

Egunaren banaketa

- Atsedenaldira bitartean, alderdi teorikoa eta teoriko-praktikoa landuko dira.
- Atsedenaldiaren ondoren, alderdi teoriko-praktikoa eta praktikoa landuko dira.

IGO
 
© 2005