| Gaur egun, euskaldunak izanda ere, askotan, erabiltzen dugun euskararen azpian eta ikasi ditugun kulturaren (mitologia, kantak, bertsolaritza, onomatopeia, jolasak, jaiak, sorgingoa, toponimia…) azpian dagoen esangura sakonaz (inkontziente kolektiboa osatzen duena) ez dugu kontzientziarik. Ikastaro honen helburua horixe da, alegia, inkontziente hori kontziente bihurtzea, gero, euskal identitatea gure inguruan daudenei transmititzeko gai izateko.
Norentzat
Euskal irakasleentzat, D eta B mailan irakasten ari direnentzat, Magisteritzako ikasleentzat, eta oro har, euskal kulturaz arduratuta dauden guztientzat.
Helburuak
- Euskal inkontziente koletiboa kontziente bihurtzea.
- Euskal identitatearen elementurik garrantzitsuenak aztertzea.
- Gai horien inguruko materialak (fotokopiak, apunteak, liburuak…) biltzea, gero bakoitzak lantzeko eta bizitzan eta lanean erabiltzeko.
- Parte hartzaileen artean eztabaidak sortu guztiok barruan dugun euskal aberastasun antropologikoa ager dadin.
- Ikastaroaren bidez parte hartzaileak trebatu, gero bakoitzak, bere kasa, euskaldun egiten gaitun mundu zabal hori aztertzen jarrai dezan.
Uztailak 1, asteartea
1) Euskaldunek (historiaurrean) Europa populatu zutenean. 2) Jainkoa Emakume jaio zen: Antzinako Europa eta euskaldunak. 3) Neolitoko euskal zibilizazio piriniarra eta megalitismoa. Jentilen akaberaren mito fundatzailea.
Uztailak 2, astezkena
4) Euskaldunen kolore unibertsoaren berezitasunak. 5) Antzinako euskaldunen ilargi egutegia. (egutegia banatuko da). 6) Euskaldunen pentsamenduaren erro estetikoak eta ahozko tradizioa: onomatopeiak, haikuak, bertsolaritza.
Uztailak 3, osteguna
7) Mariren erradiografia. 8) Matriarkalismoa, emakumea eta sorginak Euskal Herrian. 9) Mari eta euskara.
Metodologia
Ikastaroa teorikoa izango da praktika batzuekin. Hainbat testu eta material izango du osagarri: mapak, egutegiak… ikasleek erabiltzen ikasteko.
|