[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli

Psikomotrizitatea: ekintzaren garrantzia haurraren garapenean (0-6)
Irakaslea: * Alvaro BEŅARAN. Pedagogia terapeutikoan lizentziatua. Aucouturier praktika psikomotrizista eta Bergarako Psikomotrizitate Eskolako irakaslea.
Edukiak

Norentzat

0-6 urteko haurrekin lan egiten dutenentzat.

Heziketa aktiboa azaldu zaigu azkeneko urteotan ikuspegi progresista bezala. Baina aktibo hori askotan jarduera asko egitearekin nahastu egin dugu.

Zer da haurra aktiboa izatea? Zer da pedagogia aktiboa?
- Haurrarengan egiteko, eragiteko gogoa, nahia sortzea.
- Haurrari egiteko, eragiteko aukera eman.
Eta nola egin lan helburu horiekin?
- Haurraren seguritateari eutsi.
- Ekintza, jolasa, mugimenduaren plazera bizitzeko aukera eskaini.
- Haur txikiaren garapen globalaren oinarriak kontuan hartu.
- Hezitzailaren jarrerak landu.
Bizitzaren hasieran, haurrak ez du bere psikismoaren heldutasuna, ez du hitz egiten... bere gorputza du,“bere gorputza“ da, eta bestearekin harremana du bere izatea.
Umeak egiten du, hasieran erreflexuak... norbaitek jasotzen ditu, erantzuten dio, zentzu bat ematen dio... komunikazio esparrua zabaltzen du... haurrak bere gorputza, bere biologia integratu egiten du bere psikismoan... bere psikismoa sustraitu egiten du bere gorputzean.
Gorputza, afektuak eta psikismoa integratu egiten dira, elkar sustraitu egiten dute eta haurraren, pertsonaren izatearen oinarria eraikitzen da.
Egin, eragin, adierazi... entzuna izan, eutsia izan... izatearen plazera... umearen osotasuna eraikitzen da.
Eta hasieratik, oinarrian... EKINTZA, bizitzaren adierazlea...

Eguneroko plana

9:00etatik 11:30era: saio praktikoa. Atsedena. 12:00etatik 14:00etara: elkarrizketa eta teoria.

Metodologia

Saio praktikoak Psikomotrizitate gelan emango dira, eta ekintza eta mugimenduan oinarrituko dira, proposamen irekien bitartez.
Horretarako, eraman behar da: arropa erosoa, kojin edo burko txikia, eta izara, manta edo lo-zaku mehea.
Gero, bizitako lanean oinarrituriko elkarrizketa egingo dugu, eta azkeneko orduan zenbait oinarri teoriko aztertuko ditugu.

Oharrak
Praktiko-teorikoa izango da. Ekintza eta jolasaren plazerra bizi: norberarengandik besteengana, sentsazioetatik sinbolizaziora * KOPURU MUGATUA *
IGO
 
© 2005