|
|
| |
|
<< Topaketara itzuli |
COACHING: Pertsona eta erakundeen garapena eta aldaketarako laguntza |
|
Irakaslea: * Mirari BEREZIARTUA. Aldaketapuntua Coaching Eskolako kidea, Nerea REDONDO. Aldaketapuntua Coaching Eskolako kidea. |
|
|
| Edukiak |
| Zer da coachinga
- Bai pertsonei eta bai erakundeei, bere osotasunean, bide berri bat egiten laguntzeko, artea, teknika eta egitura batera biltzen dituen jardunbidea da.
- Adimen emozionalaren gaitasunak bereziki trebatzen ditu.
- Bakoitzaren nahiak argitzeko, erantzukizunak bideratzeko eta gaitasunak deskubritzeko jardunbidea da.
Zertarako
- Bizitzari ikuspegi berri batetik begiratzen ikasteko eta harreman sendoak egiten laguntzeko modu eraginkorrean.
- Erronka berriei -geure osotasunean- modu egokian aurre egiten entrenatzeko.
- Ikasleak, lankideak eta norbere burua modu egokian tratatzen ikasteko.
Norentzat
- Pertsonei zein erakundeei laguntzerakoan, ikuspegi berriak eta modu eraginkorrak ikasi nahi dituenarentzat.
- Erronka berriei aurre egiteko prestatu nahi duenarentzat.
- Lanean eta pertsonalki harremanak aberastu nahi dituenarentzat.
- Bizitza pertsonalari eta profesionalari zentzu bateratua eman nahi dionarentzat.
Nola
Galderen bidez norbere nahiak, erantzukizunak eta gaitasunak aurkitzen lagunduz.
Coach orain!
5x5 sistema egituratu propioa.
Edukiak
1. Aurretikakoak: coachingaren historia eta tipologiak.
2. Coaching-aren oinarriak.
3. Funtsezko 5 trebetasun lortzeko praktikak.
4. Elkarrizketaren 5 urratsak nola jarraitu ikasteko praktikak.
5. “Aldaketapuntua” eskolan eskaintzen dugun sistemaren marko orokorra
|
|
|
|
|
| IGO |
|
|