[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli
ITXITA
Antzerkia
Irakaslea: * Joserra FACHADO. Aktorea, irakaslea. Zurriola Antzerki Eskolako koordinatzailea. 9 urtetan LHko ikasle eta gazteekin “klown”a lantzen aritua.
Edukiak

Norentzat

Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko irakasleentzat; aisialdiko begiraleentzat eta kultura, espresioa eta hezkuntzarekin lotutako profesionalentzat.

Helburuak

- Irakaskuntzako maila desberdinetan zer antzerki mota egin beharko litzatekeen ezagutzea.
- Oinarrizko antzezlanak eta materialak ezagutzea bakoitzak bere ikasleekin egiteko.
- Pertsonaien sormenetik abiatuz antzerkiko oinarrizko teknikak ikastea. Ikasleekin erabiltzeko joko eta teknika askotarikoak ezagutzea.
- Pertsonaiak sortu eta testuekin jolastuko dugu, gero bakoitzak bere ikasleekin lantzeko.

Edukia

- Testu desberdinen lanketa egin.
- Antzerki teknika desberdinak ezagutu eta adin bakoitzean zer egitea komeniko litzatekeen ezagutu.
- Testuetan oinarritutako antzezlan txikiak egin.
- Inprobisazioetan oinarritutako antzezlan motzak gauzatu.
- Parte-hartzaileek ezagutzeko interesa duten teknikak landu (klown...).

Metodologia

- Ikastaroa guztiz praktikoa izango da. Partaideek arropa erosoa ekarri beharko dute.
- Gorputza berotzeko eta esnatzeko hainbat ariketa egingo dira; espazioarekin eta lagunekin harremanetan jartzeko jolasak; pilotarekin, espazioan ibiltzen, imitazioak, ahotsaren lanketa eta abar.
- Teknika atalean, berriz, animalietatik pertsonaietara iristeko ariketak, emozioen ariketak (barrea, beldurra, naturako elementuak eta antzezteko behar den energia aurkitzeko ariketak landuko dira).

Oharrak
* KOPURU MUGATUA *
IGO
 
© 2005