|
|
| |
|
<< Topaketara itzuli |
ITXITA
Elkarrizketarako bitartekoak: bizikidetza hobetzen lagundu |
|
Irakaslea: *IKERTZE taldea: Leire DE MIGUEL, Blanca ZARAGÜETA eta Zuriñe ADRADA |
|
|
| Edukiak |
| Programaren xedea
Gelan elkarrizketa eraikitzailea lortzeko asmoz arteetako eta filosofiako hainbat bitarteko ezagutzea eta erabiltzea.
Helburuak
- Helburua prozesua bere baitan da. Elkarrizketan ari garen bitartean, elkarrekin ikertu sinesmenak eta iritziak zalantzan jarriz, adibideak erabiliz, aterabideak bilatuz, baloratuz eta abar.
- Sortzetik haurrek galdetzeko eta harritzeko duten gaitasunari eusten lagundu. Era berean, erantzunak elkarrekin bilatzen lagundu nahi zaie, elkarri entzunez, modu arrazoizkoan hitz eginez, eta taldean lan eginez. Azken finean, ikerketa komunitate bat sortzea.
Edukia
- Filosofiaren ikuspuntutik ulertzen dugu elkarrizketa taldean lantzeko modu hau. Filosofia, beraz, hobeto pentsatzen laguntzeko eta pentsamenduaren trebetasunak lantzeko baliabidea.
Arteak, bitarteko gisa, bihotzera heltzeko eta bizirik gaudela sentiarazteko duten ahalmenagatik. Barne munduarekin harremanetan ipintzen eta ideiak eta sentimenduak adierazten laguntzen digute. Gure energia mugiarazten dute. Artea imajinatzeko, errepresentatzeko, adierazteko, taldean eraikitzeko eta balioetan jaiotzeko tresna bihurtzen da horrela.
Egitaraua
1. Filosofia gelan: Haurrentzako filosofia programaren aurkezpena, KIO eta GUS jarduna gelan, jardunaren azterketa: pentsamendu trebetasunak. Balorazioa.
2. Zinea gelan: “Chaplin: el chico”. Filma ikusi ondoren, elkarrizketa egingo dugu ikuspuntu tekniko eta emozionaletik. Erregistroa eta balorazioa.
3. Plastika: bizipen jolasa: banaketa bidegabea: bazterketa, jardunaren azterketa: ikerketa komunitatea. Nola antolatu plastikako mintegi bat: zerk errazten eta zerk oztopatzen du sormena.
Egitarauaren amaiera
Gelako jardunerako bitartekoak, programazio proposamenak (saioaren planteamendua, andereñoaren jarrera), erregistroa eta ebaluazioa.
|
|
|
|
|
| IGO |
|
|