| Marrazten ikastea “IKUSTEN IKASTEA” da azken finean, zuzenago ikusten ikastea. Hori begi hutsekin begiratzea baino askoz gehiago delarik.
Norentzat
Gogoa daukan edonorentzat.
Helburua
IKUSI ETA MARRAZTEKO oinarrizko teknikak ikastea da helburua, baina bizitzaren arlo guztietan aplikagarria izango den ikuspegi batekin. Xedea ez da adierazten edo espresatzen ikastea, gure jendartean hain sustraiturik dagoen “adierazpen esterotipatu” batetik askatzeko beharrezko gaitasunak jasotzea baizik. Askatasun horrek, bidea emango du norbanakoaren adierazteko gaitasuna garatzeko, norberaren izateko modu bakarra, errepikaezina den moduan, norberaren estiloan, berezitasunak aberats egiten gaituela onartuaz. NORMALEAN SINESTEN DUGUNA IKUSTEN DUGU, IKUSTEN DUGUNA SINETSI BEHARREAN.
Landuko diren gaiak
Orokorrean, marrazteko beharrezko gaitasuna izateko, bost gaitasun edukitzea oinarrizkoa da. Hauek, ez daude bereziki marrazketarekin lotuak, “hautematearekin” baizik.
1- PROFILA EDO INGURUAREN hautematea.
2- ESPAZIOAren hautematea.
3- ERLAZIOEN hautematea.
4- ITZALEN ETA ARGIEN hautematea.
5- OSOTASUNAREN hautematea (gestalt).
Metodologia
Ikastaro teoriko-praktikoa, batez ere praktikoa izango da.
|