|
|
| |
|
<< Topaketara itzuli |
Wikiak eta Webquestak irakaskuntzan |
|
Irakaslea: * Maite GOŅI. Ordiziako Jakintza ikastolako IKT taldeko partaide eta euskaljakintza egitasmoaren arduraduna. |
|
|
| Edukiak |
| Helburuak
Internet berriak irakaskuntzari eskaintzen dizkion tresna anitzetatik bi, WIKIAK eta WEBQUESTAK, sortzen eta kudeatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Izaera, batik bat, praktikoa izango da, nahiz eta erreminta horien oinarri pedagogikoak ere aipatu eta azalduko diren.
WIKIAK ezaugarri bereziko webguneak dira. Gune horietan erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eralda ditzakete aldi berean zein une desberdinetan arituz. Aipatutako izaera berezi horrek, batik bat, lankidetzan aritzeko eta elkarlanean idazteko tresna ezin hobea bihurtzen ditu wikiak. Prozesu osoan zehar egindako aldaketa guztiak gordeta gelditzen dira eta nork eta noiz egin dituen ere ikus daiteke. Wikipedia da wiki baten adibiderik ezagunena.
WEBQUESTAK ikerketara zuzenduriko jarduerak prestatzeko diseinatutako webguneak dira. Erabiltzen eta kudeatzen den informazio guztia edo ia guztia saretik dator eta, konstruktibismoaren ildotik, ikasleak analizatzera, sintetizatzera eta ebaluatzera bultzatzen ditu, besteak beste. Irakasleek diseinaturiko jarduera horiek ikasleak aktiboki parte hartzea dute helburu, baita aprendizaia kolaboratiboa nahiz denborari etekin handiagoa ateratzea ahalbidetzea ere. Ikasleak ordenagailu aurrean, noraezean, informazio bila jartzea ohikoa izaten da, bilaketaren prozesuari denbora gehiago eskainiz, informazioaren tratamendu eta eraldatzeari baino. Bada, ondo egituratutako webquest bat azken horren atzetik joango da, hots, informazioaren tratamenduari garrantzi gehiago emango dio.
Edukiak
Wikiak eta Webquestak zertarako erabil daitezkeen aztertuko dugu, martxan dauden esperientziak ezagutu, adibide ugari ikusi eta, batez ere, tresna horiek sortzen, kudeatzen eta multimedia baliabidez aberasten ikasiko dugu. Ikastaroaren amaierarako partaide guztiek sortua izango dute webquest eta wiki bana eta horietan irudiak, audioak eta bideoak txertatuak ere.
Baldintzak
Teknikoki tresna errazak direnez, ikastaroan izena emateko, nahikoa da ordenagailu erabiltzaile arrunta izatea; ez da beharrezkoa, beraz, iaiotasun berezirik informatika alorrean. Maila guztietako irakasleentzat zuzenduta dago.
|
| Oharrak |
| * KOPURU MUGATUA* |
|
|
|
|
| IGO |
|
|