[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli

Bideoa: editatzen ikasteko, pinnacle studio 9 programaren bidez
Irakaslea: * Pelaio EIZAGIRRE DE GARATE. PADEko (Heziketarako Ikus-entzunezko Digitalen Produkzioak) errealizadorea eta gerentea. Esperientziaduna ikus-entzunezkoak eta telebista saioak egiten.
Edukiak

Studio 9 programa oso erraza da ulertzeko eta erabiltzeko, eta bideoz zein DVDz proiektuak eraikitzeko ideala da. Programa honekin lan egiteak zera esan nahi du: lehenik bideoak,

argazkiak, audioa, animazioak eta abar lortu beharko ditugula, gero bigarren fase batera pasa eta pixkanaka elementu horiei guztiei edizioaren bidez forma emateko, . Horietako elementu batzuei ukitu berezia eman beharko diegu (formatuz aldatuz, filtroen bidez, apainketak eta abar). Azkenik, elementu guztiak nahasi ditugunean, nahi dugun formatura aterako dugu, izan zinta batera, DVDra edota aurkezpen multimedia batean txertatzeko artxibo batera.

Landuko dena

Proiektuak sortzea
1. Proiektu berri bat sortu.
2. Osagaiak.
3. Antolamendua.
4. Gordetzea.

Bideoaren kaptura

1. Kaptura txartelak.
2. Konpresioa, hardware eta software bidez.
3. Kapturatzeko iturria aukeratzea.
4. Kapturatutako bideoa gordetzea.

Bideo kanalak

1. Bideoaren stream-a kanaletan sartzea.
2. Irudi finkoak sartzea.

Bideoaren edizioa eta muntaia

1. Edizio erreminten erabilera.
2. Zatitzea.
3. Trantsizioak.
4. Lausotzeak.
Bideo filtroak aplikatzea

Soinu kanalak

Tituluak sortzea

1. Titularrak sortu.
2. Titularren ezaugarriak.

Proiektuak esportatzea

1. Bideoaren formatua hautatzea.
2. Fitxategira, kanpoko gailu batera edo
DVDra esportatzea

Oharrak
* KOPURU MUGATUA *
IGO
 
© 2005