| Ongi erabiliz gero, “Play-back”a eta karaokea baliabide egokiak izan daitezke gelako lanean erabiltzeko. Abestiak ikasteko erabil ditzakegu eta horrekin batera euskara lantzeko ere balio dezakete.
Ikastaro honen bidez, norberak bere karaoke pertsonala izateko aukera izango du.
Norentzat
Musika irakasleentzat.
Edukia
1.- BAND IN A BOX. Moldaketak egiten.
Programa ikasiz, nahi ditugun play-backak sor ditzakegu. Eskolan oinarri bezala erabil dezakegu txirula jotzeko, kantatzeko eta abar.
Bestalde, oinarri horrek balioko liguke aurrerago karaoke bat sortu nahiko bagenu.
2.- BAND IN A BOX. Melodia sartzen.
Melodia sartzeko hiru modu desberdin ikasiko ditugu.
3.- BAND IN A BOX. Karaokeak sortzen.
Hitzak sinkronizatzen eta karaokeak sortzen ikasiko dugu.
|