[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli

Txokoa, negoziazioa eta bitartekaritza:gatazkak konpontzeko prozedura desberdinak
Irakaslea: *Amaia Agirre. Formatzailea, bitartekaria eta GEUZeko partaidea (Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa).
Edukiak

Irakasle eta ikasleen arteko harreman “onek” espazio berriak eraikitzen laguntzen dute, non elkarren arteko errespetua, onarpena eta elkar ulertzea bidera daitezkeen.

Norentzat

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko irakasle, aholkulari eta orientatzaileentzat.

Helburuak

- Eskolako elkarbizitza eredu globala ezagutzea: prebentzioa eta esku-hartzea.
- Esku-hartze zuzenetan irakasleak behar dituen tresnak eta trebetasunak ezagutzea eta praktikatzea.
- Negoziaketa prozesua ikasi eta praktikatzea.
- Bitartekaritza prozesua ikasi eta praktikatzea.

Metodologia

Bakoitzaren bizipenetatik abiaturik eta adierazpen teorikoak kontuan hartuz, banakako hausnarketetara iristen saiatuko gara. Metodologia interaktiboa eta parte-hartzailea erabiliko dugu, eta bakoitzaren esperientzian oinarrituko da, lan kooperatiboa eta eraikitzailea bultzatuz.

Uztailak 1, asteartea

- Ikastetxeen bizikidetza lantzeko eredu orokor bat.
- Prebentzioko programak aztertu.
- Esku-hartze programa desberdinen azterketa.
- Komunikaziorako trebetasunak landu.
- Txokoa: Haur Hezkuntzarako gatazkak ebazteko prozesua.

Uztailak 2, asteazkena

Elkarlanean oinarritutako negoziazio prozesua ikastetxean
- Printzipioak eta helburuak.
- Ezaugarriak.
- Mugak.
- Komunikazio trebetasunak.
- Negoziazioaren faseak ezagutu.
- Negoziazioaren praktika.

Uztailak 3, osteguna

Bitartekaritza prozesua ikastetxean
- Bitartekaritza definizioa eta helburuak.
- Bitartekaritza ikastetxean.
- Bitartekaritzaren printzipioak.
- Bitartekaritzaren mugak.
- Bitartekariaren profila.
- Bitartekaritzaren prozesua ezagutu bere faseekin.

IGO
 
© 2005