| Neurozientziak ematen digun argia aintzat hartuta, Neurokultura bezalako kontzeptuak ezinbertzekoak bihurtu dira kultur prozesuaren azterketan.
Euskal kultura zer da? Kultura tradizionala oinarri eta folklorea gaindituz, XXI. mendeko euskal nortasuna osatzen duten eguneroko bizitzarako ezagutzak, sentimenduak eta ekimenak.
Transmisioaren prozesua Euskal Herrian nola bermatu ahal dugun aztertuko dugu. Ezagupenaren prozesua, identitatearen osaketa eta herri egituraren osagarriak uztartu eta eguneroko bizitzari nola egokitu.
Norentzat
Hezitzaile ororentzat zuzendua. Irakaskuntza arloko profesional, guraso, eta bertzelako profesionalentzat.
Helburua
Euskal kultura honako hau dela azaltzea: ezagupen prozesua “euskal” ardatzaren arabera egin eta beronen transmisioa ziurtatzea.
EGITARAUA
Uztailak 1, asteartea
- Sarrera. Partaideen asmoa eta elkar ezagutza.
- Kultura objektutik bizitza kulturalera. POWER POINT ikuskizuna (30’).
- Euskal Herrirako ondorio praktikoak: kultura tradizionaletik XXI. mendeko eguneroko bizitzara.
Uztailak 2, asteazkena
- Nortasuna/identitatea norbanakoetan eta gizataldeetan. POWER POINT ikuskizuna (30’).
- Identitatearen eremuez: globalizazioa, Europako Batasuna, herritar/hiritar dikotomia.
Uztailak 3, osteguna
- Ekimena, ahalmenak, ardura, boterea. POWER POINT ikuskizuna (30’)
- Euskal Herrirako ondorio praktikoak: lurraldetasunaren sena, autoeraketa, herritar hezibidea.
- Ikastaroaren ebaluazioa eta ondorio praktikoak.
Metodologia
Gai bakoitza ikus-entzunezko baliabideen bitartez aurkeztu. Aurkezpenaren hariei tiraka kontzeptuak azaldu. Transmititu nahi diren ideiak parte hartuz garatu eta talde lanean aztertuko ditugu Euskal Herrirako atera beharreko ondorio praktikoak: euskal curriculuma, unitate didaktikoak, nortasunaren garrantzia, ekimena helburu, globalizazioa, Europako Batasuna, herritar/hiritar dikotomia, herritar hezibidea...
|