[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli

Blogak irakaskuntzan
Irakaslea: * Mikel ETXARRI. Ordiziako Jakintza ikastolako webmasterra. LH eta DBHko irakaslea.
Edukiak

Norentzat

Edozein mailatako irakaslerentzat.

Helburuak eta ezaugarriak

Duela urte batzuetatik hona oso ezagunak egin dira blogak. Dagoeneko edonork du blog bat: politikariek, kirolariek, kazetariek, idazleek… eta, nola ez, irakasleok ere. Bai, horrela da, irakaskuntza munduan ere oso arruntak bilakatu zaizkigu blogak. Gure eskoletan blogen presentzia ohikoa bihurtzen ari da; irakasleen blog pertsonalak, ikasleen blogak, eskolako blogak… non-nahi topa ditzakegu gaur egun. Zer dute bada blogek, irakaskuntza munduan hain erabiliak izateko?
Horixe da ikastaro honetan azaltzen ahaleginduko garena. Lehenik eta behin blogak zer diren azalduko dugu, beren ezaugarri nagusienak zeintzuk diren adieraziz. Jarraian, bloga sortu eta kudeatzen ikasiko dugu. Beraz, ahalik eta praktikoena izaten ahaleginduko gara.
Ikastaroaren zati handi bat gure bloga edukiz hornitzen pasako dugu. Ikusiko dugun bezala, blog batean argitaratu daitezkeen edukiak formatu desberdin askotan egon daitezke. Horrela, testu hutsaz gain, gure ekarpenetan argazkiak, bideoak, audioak nahiz beste motako edukiak txertatuko ditugu gure ekoizpenetan.
Nolanahi ere, blogak, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun beste hainbat baliabide bezala, tresnak besterik ez dira. Blogak modu eraginkor batean erabili nahi baditugu zein testuinguruan eta zein helburu lortzeko erabiliko ditugun zehazten ahaleginduko gara. Horretarako, irakaskuntzan dituzten aplikazio praktikoen eredu batzuk aztertuko ditugu.

Beharrezko materiala eta baldintzak

Ikastaro osoa web baliabideak erabiliz gauzatuko denez, ez dira baliabide bereziak beharko (argazki kamara digitala aholkatzen da). Web zerbitzu guztietan posta kontu bat eskatzen da alta emateko eta ezinbestekoa izango da bat izatea. Bestalde, Google-eko hainbat aplikazio erabiliko ditugunez, GMail posta zerbitzua sortuko dugu ez dutenentzat.

Oharrak
* KOPURU MUGATUA*
IGO
 
© 2005