[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
 
<< Topaketara itzuli

Irudi eta soinu digitala (oinarrizko maila)
Irakaslea: * Fultxo CRESPO. Bianako Erentzun ikastolako irakaslea.
Edukiak

Ikastaroaren helburua bi esparru horietan oinarrizko prestakuntza ematea da, programa sinpleak, errazak baina era berean aukera zabalak dituztenak erabiliz. Bestalde hezkuntzarekin lotutako jarduerak eta ideiak proposatuko dira eta horien inguruko gogoeta egingo da.

Photoshopak gainditu bazaitu, eta zure aurkezpenak mutuak badira, dudarik gabe hau zure ikastaroa da!

Norentzat

Argazkiak antolatzeko, editatzeko eta lan egiteko sistema errazak ikasi nahi dituenarentzat. Soinu digitaleko munduan esperimentatu nahi duten irakasleentzat. Edozein etaparako egokia. Windowseko oinarrizko ezagupenak beharrezkoak.

Edukiak

- Irudi digitala.
- Irudi digitalaren oinarrizko moldaketak.
- Argazkien antolaketa.
- Posterrak. Diapositiba aurkezpenak. “Loteka” lan egitea. “On-line”ko albumak.
- Cd baten abestiak mp3ra pasatzeko prozedura.
- Soinuak grabatzeko prozedurak eta programak.
- Soinuak editatzeko prozedura.
- Soinua, bideoak eta irudien txertaketa testu prozesatzaileetan eta aurkezpenak egiteko programetan. Ohiko arazoak.
- Interneteko baliabideak (soinu eta irudien biltegiak).
- Gelarako ideiak eta jarduera pedagogikoak.

Programak

Erabiliko ditugun programak, besteak beste, hauek izango dira: Picasa, windowseko soinu grabagailua, Cd-ex, Audacity...

Oharrak
* KOPURU MUGATUA*
IGO
 
© 2005