| SAIO LIBREAK.
Nahi duten guztientzat.
Uztailak 1, asteartea, 16:00etan, EHUko Pedagogiako 0.1 gelan
ERROMERI DANTZAK.
Modu dibertigarrian erromeri dantzak ikasteko eta dantzatzeko saio librea izango da. Norberak hezkuntzan aplikatzeko ideiak...
* AIKO taldea
Uztailak 2, asteazkena, 16:00etan, EHUko Pedagogiako 0.1 gelan
EUSKAL ANTZERKIA.
Adin mugarik gabe, heziketarako eta gozamenerako bitartekoa, bai herri mailan eta baita eskolan ere.
Heziketa ikuspegitik egiten ari dena ezagutu. Horretan ari direnak edota horren inguruan zerbait egin nahiko luketenak elkartuko dira.
Antzerkizaleen elkartea sortzeko proposamena.
* Joserra Fatxado (Donostiako Zurriola antzerki eskola)
* Joxe Mari Agirretxe “Porrotx” (Lasarte-Oriako Landaberri antzerki eskola)
* Koldo Zelestino eta Rita Naveira (Bilboko Kafe Antzokia)
* Donetz Iradi, Maialen Apezetxea eta Aitzpea Lertxundi (Antropologia ildoa)
|