| Ipuinak kontatzeko, edozein ahozko komunikaziorako bezalaxe, hitzak eta hizkuntz baliabideak bezain garrantzitsuak dira arnasa, ahotsa, begirada, gorputz adierazpena. Horrez gain, ahozko tradiziozko ipuinak aukeratzean, euskal ipuinen altxorra erabiliko dugu.
"Behin batean..." ipuinak entzunez, "Munduan asko bezala..." ipuinak kontatuz, "Hala bazan ala ez bazan..." ipuinak asmatuz... azken batean, ikasiz batera, ipuinekin gozatu eta jolastuko dugu.
Norentzat
Bere lan-jarduera barruan ipuinak kontatzen dituztenentzat (irakasle, hezitzaile, begirale eta abarrentzat), baita ipuinak maite eta ipuin kontaketan trebatze bidean urrats bat eman nahi duen ororentzat ere (gurasorentzat, aiton-amonentzat eta abarrentzat).
Helburua
Ipuinak kontatzeko trebatze bidean praktikatuz beste urrats bat ematea. Ahozko komunikaziorako baliabideak ezagutzea eta praktikatzea: hitzak eta hizkuntz baliabideak, alde batetik, eta, bestetik, arnasa, ahotsa, begirada eta gorputz adierazpena.
Metodologia
Praktikan oinarritutako lan-metodologia proposatuko da: ikastaroko partaideei ipuinak kontatzeko gonbita luzatuko zaie eta elkarri iradokizunak egin eta iritzia emanez, ipuinak kontatzeko trebatze bidean beste urrats bat emango da. Ikastaroaren zehar, ipuinak kontatzeko hainbat teknika praktikatuko dira. Grabaketak egitea ere proposatuko da.
EGITARAUA
Aurreko lanak
- Ipuina kontatu vs ipuina irakurri.
- Ipuinak aukeratzerakoan kontuan hartu beharrekoak.
- Kontatu aurretik hartu behar diren erabakiak.
- Ipuinak asmatzeko teknikak eta kontuan hartu beharrekoak.
Prestaketak
- Kontaketarako istorioa antolatu.
- Ahozkotasuna: tradizioa eta garrantzia.
- Arnasketa: paparreko arnasketa eta arnasketa diafragmatikoa.
- Ahotsa: proiekzioa, tonua, tinbrea.
- Sentimenduen adierazpena.
- Ahoskera.
Teknika lagungarriak (musika, marrazkiak eta abar.).
|