[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli

Irakurketa sustatzeko estrategiak
Irakaslea: Juan MATA ANAYA. Granadako Unibertsitateko irakaslea (gaztelaniaz arituko da). Fito RODRIGUEZ. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea
Edukiak

Norentzat

Irakasleentzat nahiz udal teknikarientzat edota liburuzainentzat.

Helburuak

Eskola praktika arretaz behatzen badugu, zera ikusiko dugu: ikaskuntzari dagokionez eta idazketa eta irakurketaren estimuluari dagokionez, ikerketa zientifikoen emaitzek eta proposamen teorikoek ez dituztela beti proiektu pedagogiko koherenteak ekartzen. Hori dela eta, beharrezkoa da irakurketaren eta idazketaren esperientziei eta esanahiei buruzko hausnarketa egiten jarraitzea, ikasgelan egiten diren lanak ebidentzia zientifikoetara eta ezagutzaren gizartearen exijentzietara egokitzeko.

Edukiak

Ikastaroak honako gaiak landuko ditu:
- Irakurketaren zergatiak
- Irakurketa eta eskola. Irakurketa eta bizitza
- Alfabetatzea eta familia
- Irakurketa eta ulermena
- Edozein liburu? Arauei, bideei eta irakurtzeko moduei buruz
- Irakurtzearen plazerra
- Jolasa eta irakurketa
- Irakurketarako animatzea, irakurketaren animatzea
- Irakurketari hainbat erantzun
- Idaztea irakurtzeko modu gisa
- Irakurketa proiektuak

Metodologia

Metodologia, dialogikoa izango da batez ere. Azalpenak, proiekzioak, esperientzien kontakizunak, eztabaidak, talde txikian egindako lanak, esperientzia pedagogikoen azterketarako jarduera praktikoak eta liburuak tartekatuko dira.

Ikastaro teoriko-praktikoa

IGO
 
© 2005