[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli

Ahots mintzatuaren erabilpen egokia
Irakaslea: Mirari PEREZ GAZTELU. Mediku-Foniatra. AransGiko Zuzendari Medikoa.
Edukiak

Ahots mintzatua egoki erabiltzea zenbait lanbideetan nahitaezkoa dela badakigu baina urtetik urtera ahotsa osasuntsu mantentzea zailagoa egiten zaigu. Ohitura desegokiek eta lagungarri ez diren inguruneek gure ahots kalitatean dituzten eraginak ez nabaritzea, norberak bere ahotsa ez ezagutzea eta teknikoki nola hobetu ez jakitea... ahots arazoa agertzen laguntzen duten faktoreak dira.

Irakaskuntza munduan bereziki urtetik urtera disfonia kopurua handitzen doa.
Arazoari aurre egitea eta prestakuntza egokia izatea ezinbestekoak dira ahotsa osasuntsu erabili ahal izateko.

Norentzat

Ahotsa egoki erabiltzen ikasi nahi dutenentzat eta, bereziki, ahots mintzatua lan-tresna dutenentzat.

Helburuak eta edukia

- Ahotsa zer den jakitea.
- Ahotsaren ohiko osagaiak ezagutzea.
- Ahots mintzatua egoki erabiltzen ikastea.
- Norberak bere ahotsa ezagutzea.
- Ahots osasuntsuak eta patologikoak bereiztea.
- Prebentzio mekanismoak ulertzea.

Horretarako, ahotsa sortzeko eta aldatzeko behar ditugun mekanismoak ikasi eta praktikatuko ditugu (arnasketa, koordinazioa, erlaxazioa, ahoskera, inpostazioa...). Disfonia zer den, nola antzeman, agertu ondoren zein bide jarraitu eta zeintzu diren prebentzio neurriak ikasiko ditugu.

Ahotsa egoki erabiltzeko burutu behar diren ariketa eta zenbait aholku teoriko-praktikoa irakatsiko dira.

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da.

IGO
 
© 2005