[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli

Idazketaren mekanika eraikitzeko sekuentzia didaktikoak
Irakaslea: Irune IBARRA. EHUko irakaslea
Edukiak

Norentzat

Hezkuntza, eskuhartzea, haurren garapena, hizkuntza, psikologia, psikopedagogia… jakintzagaietan aritzen diren ikasleentzat eta profesionalentzat.

Helburua

Idazketaren alde mekanikoa, hain mekanikoa ez den adinetan eta egoeretan lantzen jakitea.

Metodologia

DVDa ikusi, Powerpointak, ariketa praktikoak... egingo dira.

Laburpena

Idazketaren mekanika, kaligrafia, arlo figuratiboa, grafia, XIX eta XX. mendeko eskolako curriculumaren osagai zentralak ziren, ortografia eta matematikarekin batera; egun, aldiz, eskuzko idazketaren irakaskuntzarekiko zalantza handiak daude. Oro har bi joera nagusik bultzatu dute eskuzko idazketa curriculumaren bazterrean gelditzea: bata, hizkuntza idatziaren inguruan eginiko ikerketa psikolinguistiko, psikogenetiko, kognitibo eta linguistikoek, komunikazioari, mezuari, konposaketari eman diete garrantzia; gramatika, ortografia, puntuazioa eta eskuzko idazketa bigarren planoan gelditu direlarik. Bestea, teknologia berrietatik etorri da. Eskuzko idazketa erakutsi beharra gutxietsita gelditu da.
Gaur egungo nazioarteko ikerketek erakusten dutenez, hizkuntza idatziko arloko den kaligrafia, osotasun baten barruan kokatu behar da eta gure aurrekoek ulertu izan zutenarekiko modu desberdinean fokatu behar da. Baina, berau lantzea ezinbestekoa, funtsezkoa da, idazketa prozesuko “building block” bat baita. Arlo horretan gabeziak edukitzeak, idazteko eta irakurtzeko gaitasunak baita motibazioa ere moztu edo geldi ditzake.
Idazketaren mekanika ez da hain mekanikoa izaten adin txikietan, ezta disgrafietan ere, eraiki egiten da; lehenbizi, haurrei gatazka kognitiboak aurkeztuz eta ondoren automatizatuz. Pentsatuz eta eginez, modu kontziente eta atseginean jorra daiteke kaligrafia, esku bidezko hizkuntza. Haur Hezkuntzan zehar ildo konstruktibistari jarraitu izan bazaio, interesgarria izan daiteke Lehen Hezkuntzan zehar ere kaligrafia modu horretan eraikitzea. Ildo tradizionala jarraitu bada, kaligrafia lantzeko modu kontzienteago baten argibideak jaso daitezke. Sekuentzia didaktiko horiek interesgarriak dira baita aurreragoko idazkera “txarretan” esku hartzeko ere.
Hitzen tarteak, letra-formak eta loturak lantzeko jarraitu beharreko urratsak emango dira, kaligrafiaren beste atal batzuk lantzeko ere eredu izan daitezkeenak.
Sekuentzia didaktiko horiek hiru eskola txikitan jarri dira praktikan eta bertan grabatutako DVDa jarriko da ikusgai. Kaligrafia: “Pentsatuz eta eginez” materiala aztertuko da. Hezkuntza, eskuhartzea, haurren garapena, hizkuntza, psikologia, psikopedagogia… jakintzagaietan dabiltzan ikasle eta profesionalek tresna eraginkorrak jaso ditzakete irakurketa-idazketaren (literacy) atal garrantzitsu horri buruz.

IGO
 
© 2005