[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli

Buru-mapak (Mind mapping)... ...hire burua antolatu eta sortu!
Irakaslea: Eleder AURTENETXE PILDAIN. Sormen arloko trebatzaile dabil eta irratian elkarrizketa luzeak egiten. Antolaketa arloko ingeniaritza ikasketak egina, irakasle gisa lan egindakoa (ikastolan eta unibertsitatean). Bere bloga: www.burumapak.blogspot
Edukiak

Ideiak sortu, antolatu, hobeto gogoratu eta adierazteko teknika da buru-mapagintza. Sormena eta oroimena garatzeko ere modu egokia da.

Aplikazio ugari dituzte buru-mapek: ikasketa eta irakaskuntzan, norbere ideiak antolatzean, idazketan, denboraren plangintza egokia egitean, jende aurreko mintzaldiak prestatzean... eta hori guztia oso ondo pasatuz, prozesua bera gozatuz.
Denborari eta baliabideei etekina aterazale denarentzat ere onura horixe ekar diezaioke: espazio txikiagoan eta denbora laburragoan ideia gehiago modu ordenatu eta argian adierazten dira.

Norentzat

Irakasle, ikasle, profesional eta jendaurrean mintzatzen direnentzat, sortzaile, jakin-nahiak bultzatuta...

Helburuak

- Buru-mapak eskuz egiteko gauza izatea buru-mapak egiteko arauak ulertuz eta aplikatuz.
- Buru-mapak Mind Managerren bidez (eta, beharbada, beste software batzuen bidez) egiten ikastea.

Gaien zerrenda

- Jatorria eta testuingurua
- Buru-mapen ezaugarriak
- Zertarako erabili buru-mapak. Aplikazioak
- Nola egin buru mapak. Arauen eta prozesuaren azalpena
- Buru-mapak Mind Manager-en bidez
- Buru-mapei buruzko informazio iturriak, nork bere kabuz sakontzeko

Metodologia

Azalpen teoriko laburrak
Ariketak:
- buru-mapak eskuz egiten
- buru-mapak jendaurrean mintzatzeko erabiltzen
- buru-mapak testuak lantzeko (laburpenak, idazlanak)
- buru-mapak ordenagailuaren bidez egiten
Etorritakoen parte-hartzea sustatuz

IGO
 
© 2005