[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli

Irakasleak ilusionatu eta gurasoak trebatu
Irakaslea: Maria Jesus URANGA, Josu ZUBILLAGA eta, M. Eugenia IRIDOI. Psiko-Irakasleak
Edukiak

Familia eta eskolaren arteko harremana ulertzeko eredu gisa ikuspegi sistemikoa hartzen badugu, ulertuko dugu haurrarengan sortutako arazoek ez dutela izaera intrapsikiko soila, baizik eta haurraren funtzionamendu desegoki hori erraztu eta iraunarazten duten harremanaren alderdi garrantzitsuak ere badaudela (interakzio sekuentziak, sistemako hainbat elementu portaerak, sistema barruko eta sistemak beste sistema batzuekin dituen hartu-emanak).

Ikuspegi sistemikoak beraz, begirada zabaltzen lagunduko digu, eta, “pertsona” bere ezaugarriak, historia eta arazoak begiratzetik, bere testuinguruaren elementuekin dituen erlazioak begiratzera eramango gaitu. Horrek, ikasleek eskolan izan ditzaketen zailtasunak ulertzeko eta esku-hartzeko modu berriak imajinatu eta martxan jartzeko aukera eskainiko digu.

Norentzat

Eskolan lan egiten duen irakasle, aholkulari eta abarrentzat.

Helburuak

1. Ikaslea eta bere ingurua kontuan hartu behar duen edozein egoeratarako tresna
baliagarria den teoria sistemikoa ezagutzea.
2. Norberaren eta familiaren bizi-zikloak ezagutzea.
3. Elkarrekin lan egiteko hainbat familia mota ezagutzea eta ulertzea.
4. Hipotesiak eginez eta psikodramaren bidez esku-hartze sistemikoa ulertzea.

Metodologia

Teoriko-praktikoa izango da:
- Oinarrizko teoria ikusiko dugu
- Aurkeztutako kasuen bidez lan praktikoa modu aktiboan landuko dugu

1. EGUNA

a) Teoria (90 min.):
- Sistemen teoria.
- Familia sistema.
- Eskola sistema.
- Komunikazio teoriaren axiomak.
b) Atsedena.
c) Kasu baten azterketa sistemikoa: “latentzia aroan dagoen ikaslearen inguruan”
- Aurkezpena. Behaketa gidoiaren aurkezpena.
- Talde txikitan hipotesiak egin.
- Talde handian azaldu.
- Gure aldetik, dena jaso, osatu eta borobildu.

2. EGUNA

a) Teoria: “Bizi zikloak”
b) Atsedena.
c) Bigarren kasua:
- Aurkezpena.
- Hipotesiak talde txikietan.
- Elkarrizketa gidoiaren aurkezpena.
- Interbentzio estrategiak.
- Psikodrama.
- Hausnarketa pertsonala.

3. EGUNA

a) Teoria: Gaurko familiak:
- Dibortziatuak.
- Emigrazioaren ondorioak.
- Adoptatu dutenak.
- Berreginak.
- Monoparentalak.
- Homoparentalak.
b) Atsedena.
c) Kasu baten azterketa. Egoera gatazkatsu baten kudeaketa: dibortzio edo adopzio kasu bat.
d) Administraziotik horrelakoetarako datozen aholku, dekretu edo protokoloak.
e) Agurra.

IGO
 
© 2005