[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli
ITXITA
Zer eta nola egin gure esku dago
Irakaslea: Elena LAIZ SASIAIN. Zizurkilgo San Millan Eskolako maistra eta Eskola Txikietako Formazio-mintegietako arduraduna.
Edukiak

Guk bultzatu nahi dugun hezkuntza-ikuspegia eskola inklusiboan, aprendizaia kooperatiboan eta konstruktibismoan oinarritzen da, uste baitugu denok garela beharrezkoak elkarreraginean eta elkarri lagunduz gure gaitasunak garatzeko eta ezaguera berriak eraikitzeko.

Norentzat

HH eta LHko irakasle ororentzat (tutoreak, PTak...).

Helburuak

Eskola, hezkuntza eta irakaskuntza ikuspegi horretatik antolatzeko, bizitzeko eta aurrera eramateko zenbait oinarri metodologiko ezagutzea eta praktikan jartzeko erremintak izatea.

Landuko diren GAIEN ZERRENDA
- Ezagupen objektua eta ikaste sujektua
- Irakaslearen rola
- Aniztasuna: adinak, hizkuntzak, gaitasunak...
- Interakzioa
- Irakurketarako eta idazketarako estrategia didaktikoak
- Testu motak eta proiektuak: planifikazioa

Metodologia

Azalpenak, irakurgaien azterketak eta adibide bidezkoa.

IGO
 
© 2005