| Egunero, behin baino gehiagotan jaten dugu eta jaten dugunak eragin zuzena du gure gorputzean, eta, ondorioz, osasunean. Zein elikadura ohitura eta nola sustatuko ditugu, gaixotasuna saihestu eta osasuna bultzatzeko?
Norentzat
LHko irakasleentzat; DBHn osasun arloko irakasgaiak ematen dituzten irakasleentzat; gurasoentzat eta oro har osasuna eta elikadurarekiko kezka eta interesa duen edonorentzat.
Helburuak
- Elikadura ohitura osasuntsuak praktikan jarri eta bultzatzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.
- Behar bezala ez elikatzearen ondorioz, haur/nerabeetan ager daitezkeen gaixotasunak aztertu eta modu osasuntsu eta positiboan aurre egiten ikastea: gizentasuna, elikadura nahasteak, diabetea, kolesterol arazoak…
Edukiak
1. NOLA ANTOLATU MENU OSASUNTSUAK:elikadura osasuntsu eta orekatuaren oinarriak emango dira ezagutzera. Ondoren, hori praktikan betetzen ikasteko, astebeteko menu bat planifikatuko dugu.
2. ELIKADURA OKER BATEN ONDORIOEI, MODU POSITIBO ETA OSASUNTSUAN AURRE EGIN: behar bezala ez elikatzearen ondorioz haur/nerabeetan ematen diren gaixotasunak azalduko dira. Ondoren horiek tratatu eta saihesteko landu behar diren alderdiak aztertuko ditugu.
3. ZER IZAN KONTUAN JANARIAK BEHAR BEZALA EROSI, KONTSERBATU ETA PRESTATZEKO GARAIAN?
Metodologia
Teoriko-praktikoa izango da. Egun bakoitzean lehenengo powerpointez sarrera teorikoa egingo da, eta ondoren teoria hori praktikan jartzeko ariketa, dinamika eta tailerrak.
|