| Errealitate batetik abiatzen gara, hots; egun nahikoa definiturik daude maila eta ziklo bakoitzean afektibitatea eta sexualitatearen lanketarako zein diren helburuak, baliabide materialak eta pedagogikoak. Hala eta guztiz ere, ez dira sobera erabiliak, eta gure ustetaz irakasleok praktika horretan ez dugu behar adina gure burua esperimentatu. Beraz, gure proposamena ildo horretatik planteatzen da.
Behar bereziak dituzten ikasleekin ere, zer eta nola egin landuko da.
Norentzat
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat, bereziki. DBHko irakasleentzat eta gaian interesa duen edonorentzat ere baliagarria izan liteke.
Uztailak 1, asteazkena
Haurren garapen psiko-afektibo-sexuala.
- Sexualitatea eta afektibitatea lantzen osasuna eta normaltasunaren parametroak bereiziz.
- Sexualitatearen garapena eta atxikimenduaren teoriak uztartzen.
- Haurtzaroko afektibitate eta sexualitate adierazpenak lantzen.
- Ikasleen adierazpen emozionalen aurrean, irakasleon emozioak eta jarrerak aztertzen.
Uztailak 2, osteguna
Sexualitatea eta afektua hezkuntzan.
- Lege berriaren curriculumean (LOE...) agertzen diren helburuak, edukiak eta abar.
- Hori ezagututa, gure curriculuma nola landu aztertzea eta finkatzea.
Uztailak 3, ostirala
Adimen urriko eta ahalmen fisiko urriko ikasleen afektibitatearen eta sexualitatearen bizipenak.
- Orain arte, behar bereziak dituzten ikasleen afektibitatea eta sexualitatea hutsune handiko gaia izan da hezkuntzan. Gaiaren gainean aritzeko aditu bat arituko da.
|