| “Ezberdin pentsatu, ezberdin bizi eta ezberdin maite. Itsasoak isurtzen dituen olatu guztiak berdinak ez direlako. Beste gu.” Dani Arizala.
Proposamen bat egiten dizuet: imajinatu haur edota gazteekin zaudela lanean. Zer espero dute zugandik? Betetzen al dituzu guztien espektatibak? Zaila ezta?
Saiatzen gara bere beharrak asetzen eta kurtso bakoitzeko helburuak betetzen. Horrez gain “denbora-propina” ematen diogu okerrago doanari eta gure lanarekin pozik geratzen gara. Baina, zer esango lukete gutaz dena beti ondo egiten dutenek? Akaso, gutxitan galdetzen diegula, igual beti itxoin behar dutela, agian besteei laguntzea eskatzen diegula… Akaso ez dute eskolara joan nahi, beharbada arazo emozionalak azaltzen dira.
Azkarra izateak ez du esan nahi heldua izatea. Bakoitzari bere gaitasunaren arabera bideratzea, motibatzea, exijitzea eta baloratzea gure lana da baita ere.
Tamalez ikusezin asko daude geletan, horien artean argiak, azkarrak, adimentsuak... Horiek ere behar dute bere denbora. Argira eramateko aztertuko ditugu:
1.- Ikaslearen jakin-mina frenatzerakoan azal daitezkeen sentimenduak eta emozioak.
- Kuriositatea zerbait negatiboa dela (antsietatea).
- Ezberdina izatea zerbait txarra dela, beraz saiatuko da bere talentua ezkutatzen (beldurra).
- Gure beharrei kasu egin, zertarako? Horren ondorioz bere buruarekiko mesfidantza,
autoestima falta, frustrazioa.
- Helduarekiko mesfidantza, frustrazioa.
2.- Hauen ondorioz bere jarrera:
- Kontran jarri: “ez noa eskolara”, “gaizki portatu”... porrota.
- Apatia. Aspertu, besteen iguala egin, konformatu, jakin-mina galdu... porrota.
3.- Soluzio posibleak:
- Sinkronizazioa: ikasleak berak erakutsiko digu non dagoen.
- Egoera guztien artean aztertu: ikaslea, familia, irakaslea, espezialistak...
- Proba espezifikoak pasa, eta behar denean material berezia eskaini edo azeleratu (mailaz
pasatzea).
- ...
|