| Azken bizpahiru urtez geroztik curriculuma antolatzeko era aldaketa sakona jasaten ari da. LOE delako legea argitaratu zenetik konpetentziak eztabaida eta burutapen askoren bilgunea bilakatu dira. Matematika beti izan da, eta oraindik ere bada, ikastarlo bat, baina orain oinarrizko konpetentzien zerrendan azaltzen da izen berri batekin: konpetentzia matematikoa, alegia. Oinarrizko konpetentziak bizitza osoan zehar garatu beharreko konpetentziak omen dira eta izaera horrek ikuspuntu berriak zabaltzen ditu. Nola ulertu behar da bikoizketa hori?: matematika ikastarloa da eta konpetentzien zerrendan dago. Zer aldaketa ekartzen ditu curriculumaren antolatzeko bide berriak? Zer da konpetentzia matematikoa? Nola landu eta nola ebaluatu? Gai horien inguruan bilduko dira ikastaro honen burutapenak eta ekintza praktikoak.
Helburuak eta gai zerrenda
TEORIKOAK:
- Konpetentzia matematikoa eta ezagutza matematikoa bereiztea.
- Matematikaren irakaskuntza dema berrien aurrean.
- Oinarrizko konpetentziak eta konpetentzia matematikoa. Konpetentzia
matematikoa eta erabileraren testuinguru garrantzitsuenak.
- Konpetentzia matematikoa eta beste oinarrizko konpetentziak.
PRAKTIKOAK:
- Konpetentzia matematikoaren garapena sustatu: jarduerak.
- Jarduera moten sailkapena.
- Jarduera nola bilatu eta martxan jarri.
- Teknologiaren erabilpena konpetentzia matematikoa garatzeko.
- Jardueren kudeaketa.
- Konpetentzia matematikoaren ebaluazioa praktikara eraman.
- Konpetentzien ebaluazioa.
- Konpetentziak eta ebaluazio irizpideak.
- Konpetentziak eta ebaluazio tresnak.
- Konpetentzien araberako kalifikazioak nola osatu.
- Konpetentzien garapena jasotzen duen programazioa prestatu.
- Programazioan egin beharreko aldaketak.
- Programazioa gauzatzeko prozedura.
Metodologia
Ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Azalpen teorikoen ondoren, partaideen galderak jasoko dira eta eguneko problema aukeratuko da.
|