[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli

Bideoa: editatzen ikasteko, Pinnacle Studio programaren bidez
Irakaslea: Pelaio EIZAGIRRE DE GARATE. PADEko (Heziketarako Ikus-entzunezko Digitalen Produkzioak) errealizadorea eta gerentea. Esperientziaduna ikus-entzunezkoak eta telebista saioak egiten.
Edukiak

Ikastaroan Studio bideo programa ezagutzeaz gain, kamara batekin grabazio egokia nola egin daitekeen ikasiko dugu. Hau da, planoaren morfologia ikusiko dugu, nola grabatu eta grabazioa nola antolatu. Horiek, edizioan lagunduko gaituzten eta azken emaitza hobetuko duten gauza garrantzitsuak dira.

Studio programa oso erraza da ulertzeko eta erabiltzeko, eta ideala da bideoz zein DVDz proiektuak eraikitzeko. Programa horrekin lan egiteak zera esan nahi du: lehenik bideoak, argazkiak, audioa, animazioak eta abar lortu beharko ditugula, gero bigarren fase batera pasa eta pixkanaka elementu horiei guztiei edizioaren bidez forma emango zaie. Horietako elementu batzuei ukitu berezia eman beharko diegu (formatua aldatuz, filtroak erabiliz, apainketak eta abar eginez). Azkenik, elementu guztiak nahasi ditugunean, nahi dugun formatura aterako dugu, izan zinta batera, DVDra edota aurkezpen multimedia batean txertatzeko artxibo batera.

Landuko dena

Proiektuak sortzea

1. Proiektu berri bat sortu.
2. Osagaiak.
3. Antolamendua.
4. Gordetzea.

Bideoaren kaptura

1. Kaptura txartelak.
2. Konpresioa, hardware eta software bidez.
3. Kapturatzeko iturria aukeratzea.
4. Kapturatutako bideoa gordetzea.

Bideo kanalak

1. Bideoaren stream-a kanaletan sartzea.
2. Irudi finkoak sartzea.

Bideoaren edizioa eta muntaia

1. Edizio erreminten erabilera.
2. Zatitzea.
3. Trantsizioak.
4. Lausotzeak.

Bideo filtroak aplikatzea

Soinu kanalak

Gordetzeko aukeraketa

1. Plano motak aukeratu.
2. Horien gordeketa egin.

Tituluak sortzea

1. Titularrak sortu.
2. Titularren ezaugarriak.

Proiektuak esportatzea

1. Bideoaren formatua hautatzea.
2. Fitxategira, kanpoko gailu batera edo
DVDra esportatzea.

IGO
 
© 2005