| Nola komunikatu naiteke besteekin nere buruarekin okupatuta banago denbora guztian? Eguneroko eginbeharrekin, kezkekin, ametsekin, beldurrekin, gogoekin...
Beste aldetik egia da era askotako eskaeratara egokitu beharra daukagula, kanpokoetara nahiz barrukoetara. Askotan eskaerak gehiegizkoak dira, gurea egokitzeko gaitasuna gainditu eta hainbat nahaste eragiten dituzte, fisikoak nahiz psikologikoak. Horrek galarazten digu besteekin komunikatzea.
Ikastaro hau proposatzen da gure eguneroko tentsioetatik askatzeko eta gure barruan espazio berri bat aurkitzeko helburuarekin.
Testuinguru horretan burua eta gorputzaren arteko erlazio estua esperimentatzeko aukera izango dugu, baita horietan eragiteko gaitasuna ere. Gainera hitzezkoa ez den komunikazioa landuko dugu: “Pertsona batek hitz egiteari uko egin diezaioke baina ezinezkoa zaio gorputzarekin ez komunikatzea”. Komunikazioaren alderdi afektiboa bizitzen ere saiatuko gara, besteei entzuteko gaitasuna eta sentsibilitatea garatuz.
Nola bideratuko dugu?
Gorputz Emozio Adimenaren bitartez. Gure komunikazioa hobetu nahi badugu, komunikazioan parte hartzen duten beste elementu batzuk kontuan hartu beharko ditugu, hizkuntzatik areago daudenak, horiek gorputza eta emozioa dira.
Arlo pertsonalean eta profesionalean erabili daitezken bitarteko baliagarrien ikasketa ikastaro honen edukinaren barruan dago. Teknika horiek bakarka eta talde dinamikan praktikatzen dira.
Mugimendu desazeleratua, gorputz jarrera, arnasketa eta asmoa elkartuz bideratzen da Bakarkako Lana. Horrek, burua norabide batean zentratzen laguntzen du, hiperazelerazioa, erasokortasuna, irrika, desanimoa, zalantza eta abar baztertuz, eta ulermen, tolerantzia eta sormena bezalako kualitateak agertuz.
Talde dinamikako lanaren ezaugarriak integratzeko gaitasuna eta taldean esnatzen den sentsibilitatea dira. Musika, mugimendu kontzientea eta intentzioa erabiliz BIZIPENA bideratzen da saio hasieran. Esan daiteke, Presentziarekin bizitzen den unea dela bizipena eta aldi berean Izate guztiarekin Konektatzen gaituena.
|