| Marrazten ikastea “IKUSTEN IKASTEA” da azken finean, zuzenago ikusten ikastea. Hori, begi hutsekin begiratzea baino askoz gehiago da.
Norentzat
Gogoa daukan edonorentzat.
Helburua
IKUSI ETA MARRAZTEKO oinarrizko teknikak ikastea da helburua, baina bizitzaren arlo guztietan aplikagarria izango den ikuspegi batekin. Xedea ez da adierazten edo espresatzen ikastea, gure jendartean hain sustraiturik dagoen “adierazpen estereotipatu” batetik askatzeko beharrezko gaitasunak jasotzea baizik. Askatasun horrek, bidea emango du norbanakoaren adierazteko gaitasuna garatzeko, norberaren izateko modu bakarra, errepikaezina den moduan, norberaren estiloa, berezitasunak aberats egiten gaituela onartuaz. NORMALEAN SINESTEN DUGUNA IKUSTEN DUGU, IKUSTEN DUGUNA SINETSI BEHARREAN.
Landuko diren gaiak
Orokorrean, marrazteko gaitasuna izateko, bost gaitasun edukitzea oinarrizkoa da. Horiek, ez daude bereziki marrazketai lotuak, “hautemateari” baizik.
1- PROFILA EDO INGURUAREN hautematea.
2- ESPAZIOAren hautematea.
3- ERLAZIOEN hautematea.
4- ITZALEN ETA ARGIEN hautematea.
5- OSOTASUNAREN hautematea (gestalt).
Metodologia
Ikastaro teoriko-praktikoa, batez ere praktikoa izango da.
|