[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli
ITXITA
Artearen bidez balioak landuz
Irakaslea: ARTAZIAK. Ekoizpen artistiko edota kulturalekin harremanean dauden hezkuntza dinamikak garatzeko iniziatiba bat. Egun Artium, Montehermoso Kulturunea, Rekalde Aretoa eta Mallorkako Fundació Miró bezalako espaziotan hezkuntza proiektuak garatze
Edukiak

Egungo jendartean ikus-entzunezko ekoizpenek identitateak definitu eta errealitatea antzemateko baliabide boteretsuenak diren arren, askotan tresnak falta zaizkigu ezartzen dituzten mezu, eredu eta balioak zalantzan jartzeko edota horiek apurtzeko.

Ekoizpen artistikoek gure errealitateari buruz hitz egiten duten heinean, “imajinario” hegemonikoaren alternatiba izan daitezke eta prozesu hezitzailean sartu eta zeharlerroak lantzeko bitarteko baliagarriak bilakatu.

Norentzat

Hezkuntza komunitatearen parte den edonori dago zuzendua (guraso, irakasle, hezitzaile, begirale, eta abar).

Ikastaroaren helburuak

1.- Curriculumetatik at utzi diren eta jendarte osoari eragiten dioten problematika sozialak lantzeko tresna eta aukera berriak ezagutu.
2.-Gure izaera osatzen dituzten alderdien inguruan hausnartu –generoa, adina, klasea, arraza, kultura, e.a. Horrek guztiak, elkarbizitza eta harremanak nola baldintzatzen dituzten aztertu.
3.- Egungo jendartean diskurtso hegemoniko bezala dirauten ideien kontra, ekoizpen artistikoak hezkuntza alternatiba posibletzat ulertu.
4.- Artea balioetan oinarritutako heziketarako tresna bezala bultzatu.
5.- Talde lanean aritzeko zenbait estrategia proposatu eta praktikan jarri.
6.- Jasaten dugun irudi bonbardaketaren aurrean kritikotasuna, hausnarketa eta jarrera aktiboa bultzatu.

Edukia

1. saioa: Marko teorikoari hurbilpen bat. Balioak lantzeko irudien bidezko hainbat dinamika
proposamena eta praktika.
2. saioa: Txangoa erakusketa batera. Praktikan jarri landutako teoria dinamika batzuen bidez.
3. saioa: Egindakoaren hausnarketa, ezagututako tresna eta estrategien egokitzapen hainbat
estuinguru. Itxiera eta balorazioa.

Metodologia

Ikastaroan proposatzen den edukiekin bat datorrena: parte-hartzailea, hezkidetzailea, dinamikoa, hausnarketan oinarritua, praktikoa eta kritikoa.
Praktika eta teoria hausnarketa prozesu berean barnebilduko dituena.

IGO
 
© 2005