[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli

Euskal dantzak Lehen Hezkuntzan
Irakaslea: Goizane ARREGI. Bere lanbidea dantza erakustea da eta gaur egun Musika Heziketako Irakasle ikasketak burutzen ari da.
Edukiak

Dantza eginez ondo pasatzeaz gain, elkarlana bultza dezakegu. Hau da, euskal dantzen izaera kolektiboak taldean lana egitera behartzen gaitu eta gaztetxoenen kasuan, psikomotrizitatea lantzeko beste tresna bat emango digu, beti ere adinak dituen mugak errespetatuz.

Norentzat

Lehen Hezkuntzako irakasleentzat. Dena den, ikasle txikiagoak dituztenek ere har dezakete parte, dantzen zenbait sinplifikaziok ahalbidetuko baitute txikienen partehartzea.

Helburua

Euskal dantzak hainbat adinetan erakusteko gaitasuna lantzea izango da, ez dantzak ikastea soilik.

Edukia

Ikasiko diren dantzak taldeak ikasteko duen martxaren arabera aldatu ahal izango da baina hamabost bat dantza ikastea aurreikusten da, bai borobilean dantzatzen direnak eta baita estruktura konplexuagoa dutenak ere, ilarak, aldaketak... Batzuk aipatzekotan: Makil joko desberdinak, Esku dantza, Banangoa, Zapatariena, Txulalai...
Beraz, egunero bost bat dantza ikasteko aukera izango dugu. Dena den, dantza denak idatziz emango dira baita musika grabatua ere.

Metodologia

Ikastaroa, oro har, praktikoa izango da. Egunero beroketa gidatu batekin hasiko dugu saioa eta luzamendu eta erlaxazio ariketa batzuekin bukatu. Horiek, era berean, ikasleekin erabiltzeko modukoak izango dira.
Dantzak erakusteko erabiliko den modua haurrekin erabili ahalko den bera izango da, beraz, irakasleak beren ikasleen paperean sartu beharko dute.

IGO
 
© 2005