[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli

BIODANTZA, talde dantza organikoa eta kreatiboa
Irakaslea: Teresa LOPEZ DE MUNAIN. Biodantza irakaslea, filosofian lizentziatua, hogei urte baino gehiagoko eskarmentu profesionala du antzezle moduan. Zenbait dantzatan aritua da: kontenporaneoa, saloi dantza, sabel dantza, munduko dantzak, tai-chi eta
Edukiak

Norentzat

Edozein pertsonarentzat zuzendua, bere buruarekin, beste gizakiekin eta naturarekiko komunikazioa sakondu nahi duen guztiarentzat.
Ikastaroa egiteko ez da behar inongo prestakuntzarik ezta trebezia berezirik ere, hain zuzen norberaren bizitzari buruzko poetika dantzatuko dugu.

Metodologia: teoriko-praktikoa

Musika, dantza, ahotsa eta azalpen zehatzez osaturiko sistema bat da. Ikastaro praktikoa %85 eta teorikoa %15.

Onurak

- Bizipoza handitzen du.
- Emozioak eta norberaren sena adierazten laguntzen du.
- Estresa gutxitzen du.
- Sistema inmunologikoa, endokrinoa eta nerbiosoa indarberritzen ditu.
- Pentsamenduak, sentimenduak eta ekintzak uztartzen ditu.
- Taldeko harremanetarako trebeziak lantzen ditu.

EDUKIAK

Uztailak 1

- NORBERAREKIKO EKOLOGIA. Bizitasuna eta mugimenduaren kategoriak: jarioa, harmonia, bizitasuna, poza, bizkortasuna, sinergismoa, eutonia, sinkronizazioa, oreka, erritmoa, malgutasuna, sentsualitatea, adierazkortasuna, arintasuna eta abar.

Uztailak 2

- IDENTITATEA ETA INTEGRAZIOA. Kultur disoziazioak eta gizakiaren integrazioa.

Uztailak 3

- ERREGRESIOA, BESTEEKIKO KOMUNIKAZIOA ETA KREATIBITATEA.

IGO
 
© 2005