| Haur txikiek salto egiten dute, beren burua lurrera botatzen dute, estali egiten dira, ezkutatu egiten dira, gauzak botatzen dituzte, gauzak sartu eta atera egiten dituzte, leku garaietara igotzen dira, gauzak ahoan sartzen dituzte, lurrean ibiltzen dira, oheak egiten dituzte, etxeak egiten dituzte, asko edo gutxi mugitu egiten dira, jo egiten dute, hozka egiten dute, harramazka egiten dute, gauzak bildu eta sakabanatu egiten dituzte, garraxi egiten dute, korrika egiten dute, joan etorrika ibiltzen dira eta abar.
Eta eskolan zer egin horrekin guztiarekin?
Zein da horien esanahia?
Nola jaso eta bideratu haurren ekintzak, zer esan nahi duten ez badugu ulertzen?
Norentzat
Haur Hezkuntzako irakasleentzat (eta haurrak egiten duena ulertzen saiatu nahi duten guztientzat).
Helburuak
Mintegi honetan haurraren mundura hurbiltzen saiatuko gara. Hau da, ekintza eta jolasaren mundura hurbiltzen hobeto ulertzeko.
Haiek ulertzeko egingo dugun ahalegin horren ondorioz gure gelan erabiltzen dugun pedagogia eta didaktika (eta gelaren antolakuntza bera) agian berrikusi ahal izango dugu.
Gaiak
- Zer egiten dute haur txikiek (0-6)?
- Zer azaltzen dute ekintzaren bitartez?
- Zenbait ekintzaren azterketa
- Helduaren erantzuna haurraren ekintzaren aurrean
- Eta eskolan zer?
Metodologia
Teoriko-praktikoa izango da, hitzaldi-elkarrizketa eran. Zenbait irudi erabiliko dira, gaia azaltzeko.
Ikastaroa egin aurretik, zuen gelako haurrek eginiko eta ondo ulertzen ez dituzuen (zer/nola egin horiekin) zenbait ekintza orri batean idatzi eta mintegira ekarri.
|