| Denborak aldatzen doaz, eta denborarekin, gizartea.
Aldaketak azkarregi datozkigu, eta egun batean baliogarria denak, hurrengoan ez du balio.
Zer egin dezakegu?
Ba, geure burua berritu, noski.
Aurten egingo dugun ikastaroa guztiz desberdina izango da, edukiz eta lantzeko moduz.
Landuko duguna ez da soilik izango partaideak bere ikasleekin lantzeko. Hori emaitza bat izango da, besterik ez.
Gero eta gehiago, gure gizarteak gizaki boteretsu eta kementsuak beharko ditu. Edonork ahal du bere botere ahalmena eta lidergoa garatzea.
Horregatik, gure helburu nagusia zera izango da:
Partaide bakoitzak bere ahalmenak (agerikoak eta ezkutukoak) aurkituko eta sakonduko ditu. Eta ez soilik bere lanari begira, baizik eta baita bere gizarteari begira ere.
Gizaki boteretsua eta eraginkorra bihurtuko da.
Eta hori egiterakoan, ez dio bere barruko mundua edo bere bizitza inori agertu behar, ez badu nahi.
Baina, ba al dago hori lortzerik hiru egunetan?
BAI. Lan egiteko modu hori frogatua dago, eta partaideak espero dituzten emaitzak baino hobeak lortzea dira normalena, edozein pertsona mota delarik ere.
Horregatik taldearen kopurua mugatuko dugu, lan oso berezia eta zehatza delako.
Baina ez pentsa auto-laguntza taldea izango denik.
Umorea, lasaitasuna eta adimena izango dira gure tresnak.
Hona hemen erronka berria:
Ausartuko al zara?
|