[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli

Munduko dantzak Haurrentzako dantza ludiko eta integratzaileak
Irakaslea: Patxi MONTERO. Munduko Dantzen irakaslea.
Edukiak

“Munduko Dantzak”, bateko zein besteko herri eta kulturen tradiziotik jasotako dantzak dira; errazak, ederrak eta dibertigarriak.

Norentzat

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat; Hiritartasunerako Hezkuntzako irakasleentzat; aisialdiko begiraleentzat; psikomotrizitateko edo pedagogiako profesionalentzat eta ikasleentzat; gurasoentzat…

Helburuak

- Haur eta gaztetxoekin helburu pedagogiko interesgarriak lantzeko bitarteko erakargarri, dibertigarri eta erraza ikastea. Zein helburu? Integrazioa, talde izpiritua, partehartzea, harmonia, baretasuna, psikomotrizitatea, begirunea, bakea...
- Aisialdirako baliabide ludiko erraz eta interesgarria ezagutzea.
- Europako herrietako musika eta dantzen edertasuna deskubritzea eta gozatzea.

Edukiak

- Izaera integratzailea izan ohi dute: inor ez da nabarmentzen; nor bere pausuetan, taldea bat eginik mugitzen da, korruan gehienetan.
- Errazak direlako, psikomotrizitatea lantzeko egokiak dira (haur zein helduentzat).
- Baina batez ere, Munduko Dantzek beste kultura eta herrienganako hurbilketa sustatzen dute. Bateko eta besteko aberastasuna eta edertasuna dantza eta musiken bitartez sentituz, eta horrekin gozatuz, estimua pizten da, begirunea… bakea. Hitzen beharrik gabe, Munduko dantzak bakerako baliabide hezitzaile apartak dira.
- Ikastaro honetarako, haurrekin lantzeko egokiak diren dantzak aukeratu dira. Alde batetik dantza integratzaileak (batasuna, talde izpiritua, parte hartzea, harmonia eta baretasuna sustatzen duten dantza errazak), eta bestetik, haurrek gustukoen dituzten dantza tradizionalen bilduma (horiek ere, errazak, parte-hartzaileak eta dibertigarriak).
- Aurkeztuko diren dantza guztiak Europa edo ingurukoak dira (geografikoki edo kulturalki).

Metodologia

Praktikoa erabat. Egitarauko dantza bakoitza azaldu eta dantzatu egingo da, behar beste aldiz errepikatuta.

IGO
 
© 2005