| Norentzat
Hezkuntzaz kezka duen edonorentzat.
Uztailak 1, asteazkena
- Informatikak hezkuntzan jokatu behar duen papera. Zergatik bermatzen ditu hezkuntza oinarriak software libreak?
* Iratxe ESNAOLA. Deustuko Unibertsitateko irakaslea
- EDUBUNTU, hezkuntzarako eskaintzen dituen bitartekoak eta mugak. Teoriko-praktikoa.
* Gorka JULIO. EHUko irakaslea
Uztailak 2, osteguna
- Euskal Herriko hainbat ikastetxetan egiten ari diren esperientziak aurkeztuko dira. Aurrerapenak, zailtasunak eta aurrerantzean egin nahiko luketena. Ordiziako Jakintza, Elgoibarko IMH, Gasteizko Diocesanas, Labarkako Assa, Derioko Txorierri...
- Atsedenaren ondoren, MAHAI INGURU-FOROA
Uztailak 3, ostirala
- EXTREMADURAko Administrazioa software askea hezkuntzan nola garatzen ari den aurkeztuko da:
- 2002tik izan duen garapena: antolaketa, azpiegitura, bitartekoak…
- Irakasleen prestakuntza, ikastetxeetan egiten ari dena…
- Ikasleen jarrera eta software askearen erabilera.
- Eskolek etxekoekin garatu duten harremana.
- Ondorioak: alde onak eta aurrerapenak, eta, arazoak edo alde txarrak nola ari
diren gainditzen…
*Adolfo ROMERO MONTERO eta *Francisco LÓPEZ BLANCO. Extremadurako Administrazioarentzat software askeen arlo didaktikoa garatzen ari diren irakasleak.
(Gaztelaniaz arituko dira)
|