[hasiera]

 
ZER DA HIK HASI?
ALDIZKARIA
MATERIALA
TOPAKETAK
HARPIDETZA
BALIABIDEEN GIDA
KONTAKTUA
BILATZAILEA
EREMU BIdEZKOA
EZTABAIDAGUNEA
BULETINA JASOTZEKO
 
<< Topaketara itzuli

Arratsaldeetako saioak (DOAN)
Irakaslea:
Edukiak

SAIO LIBREAK.

Nahi duten guztientzat.

Uztailak 1, asteazkena, 16:00etan, EHUko Pedagogiako 0.1 gelan

EUSKAL ANTZERKIA
Adin mugarik gabe, heziketarako eta gozamenerako bitartekoa, bai herri mailan eta baita eskolan ere.
Iaz heziketa ikuspegitik egiten ari zena ezagutu bagenuen, aurten, horretan ari direnak edota horren inguruan zerbait egin nahiko luketenak elkartuko dira ANTZERKIZALEEN ELKARTEA sortzeko.
* Koldo Zelestino eta Rita Naveira (Bilboko Kafe Antzokia)
* Joserra Fatxado (Donostiako Zurriola antzerki eskola)
* Joxe Mari Agirretxe "Porrotx" (Lasarte-Oriako Landaberri antzerki eskola)
* Beste hainbat aktore, antzerkigile eta antzerkizale bertan izango dira.

Uztailak 2, osteguna, 16:00etan, EHUko Pedagogiako 0.1 gelan

NORBERE ERREALITATEARI EGOKITUTAKO MAPAK SORTZEKO AUKERA
www.atlasa.net: informazio eta errepresentazioaren "ataria"n. Gure herriaren ezagutza mugatua geroz eta zabalagoa da teknologia berrien bitartez. Atlasa.net guneak Euska Herria ikusteko (irudi, mapa, grafiko...) zein errepresentatzeko aukera eskaintzen dizu informazio desberdinaren gainean. Txertatu zure datuak udalerri mailatik hasita eta irudikatu lehenengo aldiz, mapa baten gainean, zure irakasgaiaren informazioa.
Hitzaldi praktiko honetan,Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen Atlasak dituen aplikazio eta tresnak erakutsiko ditugu eta horren erabilera praktikorako urratsak landuko dira gunea norberak bere behar eta ikasgaiaren arabera pertsonalizatzeko.
*GAINDEGIA elkarteko kideak.

Oharrak
arratsaldeko saioak ongi antolatzeko, matrikula egiterakoan, parte hartu nahi duzun saioetan izen aematea komeni da.
IGO
 
© 2005