| Uztailak 1, osteguna, 15:00etan, EHUko Pedagogia Fakultatean
ANTZERKIZALEEN ELKARTEAren aurkezpen solasaldia.
Azken bi urteotan HIK HASIko Topaketetan lehen pausoak eman ondoren, EHAZE (Euskal Herriko AntzerkiZaleen Elkartea) jaio da dagoeneko. Egun horretan, hezkuntza komunitateari Elkarteak dituen asmoak eta zer proposatzen duen irakaskuntzan aurkeztuko du. Horrez gain, ikastetxeetan antzerki arloan lanean ari direnenekin ideiak elkartrukatuko dira.
* EHAZE, ANTZERKIZALEEN ELKARTEko kideak
Uztailak 2, ostirala, 15:00etan, EHUko Pedagogia Fakultatean
Herriko ondare kulturala ezagutarazteko ESKOLAKO AGENDA.
Gure herriaren ezagutza mugatua gero eta zabalagoa izateko aukera eskaini nahi da.
Herri bakoitzari eta ikastetxe bakoitzari egokitutako “ikasturteko Eskola Agenda” berria lantzen ari da. Orain arte egindako proposamena aurkeztuko da eta ikastetxeetan nola hartuko litzatekeen iritziak elkartrukatuko dira.
* Alberto De Abajo (proiektuaren koordinatzailea)
* Gotzon Barandiaran (idazlea)
|